20:21

Politika

Euskadiko sozialistak

PSE-EEn pertsonak eta kultura aldatuko dituela esan du Mendiak

Erredakzioa

PSE-EEko idazkari nagusia izateko hautagaiak azaldu duenez, oraindik ez du hitz egin EAEko sozialisten zuzendaritza berria osatuko duten pertsonekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alderdian pertsonak, kultura eta funtzionamendua aldatuko dituela adierazi du gaur Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia izateko hautagaiak. Horren esanetan, baina, oraindik ez du hitz egin EAEko sozialisten zuzendaritza berria osatuko duten pertsonekin.

Gasteizen egin ditu adierazpen horiek Mendiak, alderdia berritzeko proposamena azaltzeko Arabako alderdikideekin Gasteizen bildu ondoren. Barne-hauteskundeak irailaren 16an egin behar dituzte EAEko sozialistek.

Patxi Lopezek alde egin eta gero, Mendiak PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu zuen. Kargu horretarako aurkeztu den hautagaitza bakarra da, eta militateen % 40k babesa eman diote.

Alderdi barruko kultura aldatu nahi duela azaldu du Mendiak prentsaurrekoan. Horretarako, hiru ardatz izango dituela iragarri du: gardentasuna, militanteen alderdiko politikan duten parte-hartzea areagotzea eta kontuak emateko prozedura hobetzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena