16:29

Politika

Ezohiko bilkura Nafarroan

Alderdi abertzaleek Nafarroaren erabakitze eskubidearen alde egin dute

Erredakzioa

Alderdi guztiek Nafarroako autogobernua babestu dute, baina bakoitzak bere ñabardurekin. Halaber, Nafarroako Parlamentuak onartutako legeari helegiterik ez jartzea eskatu diote Gobernuari.

  • Bakartxo Ruiz

    Bakartxo Ruiz Bilduko parlamentarioa. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako autogobernuaren aldeko konpromisoa manifestatzea adostu du aho batez, osoko bilkuran. Halaber, Yolanda Barcina presidenteak Cristobal Montoro ministroarekin bilera bat iragarri du, eskumenenetan auziak murrizteaz hitz egiteko.

Alderdi guztiek ahalik eta batasun handiena lortzearen alde egin dute, Estatuarekin hitzarmen ekonomiko bat negoziatzearen inguruan.

Saioak ikusmin handia piztu du. Besteak beste, Rafael Larreina eta Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuak, Uxue Barcos NaBaiko diputatua, Oscar Arizcuren UPNko idazkari nagusia, Javier Monzon PSNko presidentea eta Amaia Izko eta Txelui Moreno Sortuko buruak izan dira bertan.

Yolanda Barcina Foru Gobernuko presidenteak ireki du autogobernuari buruzko saio monografikoa, hitzarmen ekonomikoa premiaz aldatzea bultzatzeko konpromisoarekin, arlo fiskalean. Halaber, Nafarroako zerga eskumenak ezbaian jartzen dituen gaien aurka helegiterik ez jartzea eskatu dio Gobernuari.

Barcinak azaldu duenez, datorren asteartean Cristobal Montoro Ogasun ministroarekin bilduko da, Nafarroak Estatuarekin dituen eskumen auziak murrizteari buruz hitz egiteko. Hitzarmen ekonomikoa gaurkotzea negoziatzen ari den batzorde koordinatzailea hilabete honetan saio bat egingo duela Iruñean iragarri du.

Gobernuak aurkeztutako helegiteak

Nafarroako Parlamentuak onartutako arauen, bereziki energia elektrikoaren produkzioaren baloreari ezarritako zergari buruz Konstituzionalak emandako epaiaren aurka, Gobernuak aurkeztu dituen helegiteak, izan dituzte hizpide bozeramaileek.

Bestalde, autogobernuaren defentsarako manifestazioak egiteko proposamenek ez dute aurrera egin. Geroa Baik alde batetik eta Bilduk eta Aralar-Nabaik bestetik egin zituzten.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena