16:49

Politika

Madril

CiU, ERC eta ICV Kongresuaren atarian, Diadaren ekimenaren alde

Erredakzioa

EAJ, Amaiur eta BNG alderdietako ordezkariek ere bat egin dute elkarretaratzearekin, Lehoien Atean, osteguneko mobilizazioan parte hartzea eskatzeko.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CiU, Esquerra Republicana eta Iniciativa per Catalunya Verds alderdiek Diputatuen Kongresuaren aurrean elkarrretaratzea egin dute astearte honetan, Diada dela eta ostegunean Bartzelonan 'V' formako manifestazioan parte hartzeko deia egiteko, eta azaroaren 9an galdeketan parte hartzea eskatu diete herritarrei.

30 ordezkari politiko baino gehiago -tartean EAJ, Amaiur eta BNG alderdietakoak-  Lehoien Ateko eskaileretan elkartu dira 'Ara és l´hora. Units per un país nou' zioen pankarta bat eskuan zutela.

"Diada eguneko V-ak azaroaren 9ko botoa bermatuko du. Kataluniako herritarren gehiengoa kalera ateratzeak bermatuko du azaroaren 9an boza emateko eskubidea inork ez kentzea", esan du Alfred Bosch ERCren bozeramaleak.

Horren ildotik, Josep Lluis Cleries CIUren Senatuko bozeramaleak berriro ere Katauniako gizarte osoari mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu dio.

Gainera, Cleriesen esanetan, elkarretaratzeak "deia" egin nahi izan dio Gobernuari Kataluniako legeak errespeta ditzan. Defendatu duenez, Kataluniako legediak legearen arabera bozkatzea ahalbidetzen du; hori dela eta, Mariano Rajoyri Auzitegi Konstituzionala "tresna politiko" gisa erabiltzeari utz diezaiola eskatu dio.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena