Politika
Diada
Erredakzioa
Kataluniako Biltzar Nazionalak iragarri duenez, 455.388 lagunek eman dute izena datorren osteguneko ekitaldirako, eta dagoeneko iazko giza katean izandako parte-hartzea gainditu dute.
Artxiboko irudia: EiTB
Kataluniako Biltzar Nazionalak eta Omniun Culturalek Diada egunerako deitutako "V" itxurako manifestaziorako 455.000 lagunek eman dute izena jada, Kataluniako Biltzar Nazionalak jakinarazi duenez. Iaz, giza katean 455.000 parte-hartzaile izan ziren, eta dagoeneko kopuru hori gainditu dute.
"2013an baino pertsona gehiagok eman dute izena dagoeneko, eta orain ezin dugu gelditu. Gehiago, askoz gehiago izan behar dugu. Inoiz baino gehiago", aldarrikatu du Kataluniako Biltzar Nazionalak Twitter bidez.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lau egunetan 55.000 izen-emate izan dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa