Politika
Andoni Ortuzar
Erredakzioa
Bestalde, 'kritika suntsitzailea' alboratzeko eta Kutxa banku fundazio bihurtzeko prozesuan 'ikuspegi sektarioa' izateari uzteko eskatu dio Markel Olanok ezker abertzaleari.
Albisteak (2)
Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak jakinarazi duenez, EAJk ez du abiadura azkartuko Eskozian baiezkoa nagusitzen bada, baina mantsotuere ez du egingo ezezkoa ateratzen bada garaile. Irailaren 18ko galdeketaren emaitza edozein dela ere, Eskoziako prozesua Euskadin antzeko prozesua egiteko bultzada izango dela uste du.
Kataluniak azaroaren 9an galdeketa egin beharko lukeela uste du Andoni Ortuzarrek, baina "ziur" dago Espainiako Gobernuak galdeketa egitea eragotziko duela, "ur nahasietan ongi moldatzen" baita, bere esanetan. Horrez gain, Pujol auzia dela-eta Kataluniako burujabetza prozesuari ospea kentzen saiatzea "bidegabekeria" dela eta "joko zikinean" sartzea dela adierazi du.
Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, Eskoziako ereduaren aldeko apustua egin du, Estatuarekin adostutako prozesua izan delako. "Metodoa berreskuratu nahi dugu, izan ere, Euskadirentzat ere egokia dela iruditzen zaigu", azpimarratu du Ortuzarrek.
Irailaren 18ko erreferenduma "herriak bere etorkizuna erabaki ahal izateko demokrazia ariketa bat izango da. Ildo horretatik, eskoziarrek dagoeneko irabazi dutela aldarrikatzen dugu: baiezkoa ala ezezkoa nagusitu, Eskoziako herriak irabazi du", esan du buruzagi jeltzaleak.
EAJren ordezkaritza bat, Ortuzar buru dela, Eskozian izango da irailaren 16tik 19ra bitartean. Jeltzaleek Eskoziako hainbat alderdirekin elkarrizketak egingo dituzte, bereziki, Eskoziako Alderdi Nazionalistarekin. Erreferendumak nola funtzionatu duen behatuko dute: "emaitzaz haratago joango gara, parte-hartze datuak eta erreakzioak ezagutu nahi ditugu. Euskadiren etorkizunerako irakasgai ona dela uste dugu".
Bestalde, jeltzaleak Eskoziako galdeketa jarraitzera joatea ez da PPrentzat ohartarazpena, Ortuzarren arabera. "Rajoyren Gobernuak badaki EAJren jarrera zein den. Katalunian eta Eskozian abiatu dituzten prozesuak babesten eta errespetatzen ditugu, baina Euskadirentzat euskal bidea aldarrikatzen dugu. Hori dela eta, Eskozian emaitza edozein dela ere, ez dutela prozesua azkartuko ez mantsotuko azpimarratu du.
Kritika suntsitzailea alboratzeko eskatu dio Olanok ezker abertzaleari
"Kritika suntsitzailea" alboratzeko eta Kutxa banku fundazio bihurtzeko prozesuan "ikuspegi sektarioa" izateari uzteko eskatu dio Markel Olano ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaiak ezker abertzaleari.
Olanok, Donostian egin duen agerraldian, Bilduk Kutxaren Patronatuan egindako "kideen banaketa" dela eta, EAJ, PSE-EE eta PPren kontra egindako adierazpenei erantzun die. Olanoren iritziz, Gipuzkoako Batzar Nagusietan % 43ko ordezkaritza izanda Kutxako Patronatua aukeratzeko prozesuan gehiengoa izan nahi du Bilduk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa