14:32

Politika

Urte politiko berria

EH Bilduk burujabetza prozesua bultzatzeko lidergoa aldarrikatu du

Erredakzioa

Eskoziako eta Kataluniako prozesuak eredugarritzat jo ditu Hasier Arraizek. Bestalde, krisi ekonomikoari aurre egiteko irtenbidea politika ekonomiko eta sozialak hemen erabakitzea dela azpimarratu du.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bildu koalizioak Euskal Herriko burujabetza prozesua bultzatzeko bere lidergoa aldarrikatu du larunbat honetan Donostian. Halaber, Eskoziako eta Kataluniako prozesuak eredugarritzat jo ditu koalizioak.

Hasier Arraiz Sortuko presidentearen iritziz, EH Bildu da, "herriarekin elkarlanean" Euskal Herrian autodeterminazio eskubidea gauzatzeko prozesuaren buru izateko "gai den bakarra". EH Bilduk asanblada irekia egin du larunbat honetan Donostian eta bertan 2014-2015 ikasturte politikorako proposamen nagusiak zehaztu ditu.

Arraizek Kataluniako erakundeen jokabidea goraipatu du, Espainiako Gobernuaren oposizioa izanagatik ere erreferenduma egiteko asmoarekin aurrera jarraitzen dutelako. "Kataluniako erakundeek erabaki zuzena hartu dute herritarrekiko arduraz jokatzen ari direlako", azaldu du Arraizek. Espainiako Estatuaren "ukazioaren eta zorrozkeriaren ate pisutsua ireki nahian dabiltza, hain zuzen ere, euskal herritarrei beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea ukatzen dien bera". Arraizek aldarrikatu duenez, "kataluniarrei ate pisutsu hori zabaltzen laguntzea ez da elkartasuna, geure buruari ate hori irekitzen laguntzea baizik".

EH Bilduk gertutik jarraituko ditu Kataluniako eta Eskoziako prozesuak eta hala EH Bilduk ordezkaritzak bidaliko ditu Eskoziako irailaren 18ko erreferendumera eta Kataluniako "behin betiko Diada" egunera.

Bestalde, krisi ekonomiko larriari aurre egiteko irtenbidea politika ekonomiko eta sozialak Madrilen eta Bruselan baino Euskal Herrian erabakitzen hastea dela esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena