Politika
Pujol auzia
Erredakzioa
Agerraldia irailaren 22tik aurrera egiteko eskariaren inguruko erantzunaren zain dagoela esan du.
Jordi Pujol Generalitatearen presidente ohia. Argazkia: Efe
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Jordi Pujol Generalitatearen presidente ohiak berretsi du Kataluniako Parlamentura joango dela ezkutatu zuen diruaren inguruko azalpenak ematera, baina agerraldia irailaren 22tik aurrera egiteko eskariaren inguruko erantzunaren zain dagoela esan du.
Etxeko atarian kazetariei azaldu dienez, "Parlamentuaren ohar bat" jaso zuen, agerraldia eskatzen zuena. "Erantzun nuen ez nengoela joatera behartuta, araudiak ez duela exijitzen, baina joango naizela, Kataluniako Parlamentuari eta gure herriari eta demokraziari zor diodan errespetuagatik", gaineratu du.
Orain, agerraldiaren eguna zehaztea soilik falta omen da. Horretarako, Pujolek gutuna igorri zion Parlamentuari, agerraldia irailaren 22tik aurrera izan zedin, baina ez omen du erantzunik jaso.
Azkenik, presidente ohiak argi adierazi du baduela zer esan, baina "datarekin ados" jartzen direnean esango duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa