07:55

Politika

Goizeko 10:00etan

Arraiz: 'Iritsi da epaiketa politikoekin amaitzeko ordua'

Erredakzioa

Arraiz Justizia Auzitegian deklaratzen ari da, Josu Muguruza eta Santi Brouard HBko kideen omenaldian egindako adierazpenengatik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

“Ezker abertzaleko militanteen aurkako epaiketa politikoekin amaitzeko ordua” iritzi dela adierazi du Hasier Arraiz Sortuko presidenteak, EAEko Justizia Auzitegian deklaratu aurretik.

Arraiz Justizia Auzitegian deklaratzen ari da, Josu Muguruza eta Santi Brouard HBko kideen omenaldian egindako adierazpenengatik. Ezker abertzaleak azken 35 urteotan egindako ibilbideaz mintzatu zen Arraiz eta Dignidad y Justicia elkartearen ustez “terrorismoa goratu zuen”.

Epaileak auzia artxibatzea erabaki zuen apirilean, baina Dignidad y Justiciak helegitea jarri zuen, galdeketa sakonagoa eskatuz. Auzitegi Nagusiak helegitea onartu zuen.

Sortuko agintaria alderdi horretako beste 50 kiderekin batera iritsi da Auzitegira. Besteak beste Pernando Barrena, Joseba Permach, Rufi Etxebarria eta Maribi Ugarteburu edota Peio Urizar eta Oskar Matute joan dira. Auzitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute eta ‘Jazarpen politikoari ez’ leloa erakutsi dute, pankarta batean.

Epaitegira sartu aurretik, kazetariei egindako adierazpenetan Arraizek adierazi du “normalizazio prozesu batean” gauden heinean, “eztabaida politikoak auzitegietatik aldentzeko unea” iritsi dela.

“Ezker abertzaleen militanteen aurkako epaiketa politikoekin amaitzeko ordua iritsi da”, adierazi du.

Horrez gain, azaroan ezker abertzalearen ibilbideaz esandakoak “argudio eta hausnarketa politikoak” zirela eta horiek eztabaidatzeko beste toki batzuk badaudela gaineratu du.

Epaileak, fiskaltzaren onespenez, artxibatu egin zuen auzia apirilean, baina Dignidad y Justiciak jarritako helegiteari zentzua ikusi dio Auzitegiak eta deklarazioa berriz hartzeko agindu dio epaileari, aurreneko aldian bi galdera besterik egin ez zizkiolako eta oso orokorrak zirela argudiatuz.

Arraizen hitzak

Hona hemen Bilboko ekitaldian Arraizek egindako adierazpenak, hitzez hitz:

"Ezker abertzaleak orain 35 urte gaur egun egokitzat daukagun aukera egin zuen. Ez genuen parte hartu demokratikotik ezer gutxi zuen joko batean, eta denbora guzti honetan, ustez demokratikoa den joko horren kontraesanak mahai gainean jartzen aritu gara. Oso garesti ordaindu dugu, eta ez gaude prest orduko ezer berrikusteko edo errefusatzeko. Gure akats guztiak aldarrikatzen ditugu, izan ginena eta garena, eta egin duguna eta egiten duguna.

Arraizek Brouard eta Muguruzaren azken omenaldiko hitzaldian ezker abertzaleak azken 35 urteotan egindako ibilbide politikoa bermatu eta arrazoitu zuen, Dignidad y Justiciaren iritzian, terrorismoaren goraipamen delitua eginez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena