Politika
Azaroak 9
Erredakzioa
Azaroaren 9ko galdeketari begira, Gobernua "bat eginda" lanean ari dela nabarmendu du Kataluniako Gobernuko presidenteordeak.
Joana Ortega Kataluniako Gobernuko presidenteordea. Artxiboko irudia: EFE
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Kataluniako Gobernuak nazioarteko behatzaileak gonbidatuko ditu azaroaren 9an subiranotasunari buruz egingo duten galdeketara, Joana Ortega Kataluniako Gobernuko presidenteordeak asteazken honetan jakinarazi duenez. Horren esanetan, Kataluniako Gobernuak "dena prest" dauka, eta "sintonia nabarian" eta "bat eginda" ari dira lanean.
"Mundua guri begira dago", adierazi du. Nahiz eta PPren Gobernuaren "ezezkoak" eman, Kataluniako herriak bere etorkizuna hautetsontzietan erabakitzeko duen "borondate argia" berretsi du Ortegak.
Kataluniako Gobernuan sintonia "osoa eta erabatekoa" da, Gobernuko presidenteordearen arabera. Horren hitzetan, "bat eginda" ari dira lanean azaroaren 9ko galdeketari begira, eta, logistika ikuspuntutik begiratuta, "dena prest" dagoela nabarmendu du.
Bestalde, Kataluniako Gobernuko presidenteordeak ez du argitu galdeketan zer bozkatuko duen. UDC alderdiak laster Batzar Nazionala egingo du galdeketan zer bozkatuko duten erabakitzeko, eta bertan erabakitzen denarekin "koherentziaz" jokatuko duela zehaztu du Ortegak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa