16:22

Politika

Bartzelona

Podemosek eta Guanyemek Pujol sendiaren kontrako kereila aurkeztu dute

Erredakzioa

ICVk, EUiAk, CUPek, Partido X-ek, Proces Constituent-ek eta zenbait kolektibo sozialek kereila babestu dute eta, horien arabera, Pujolen aitorpenaren atzean ustezko ustelkeria sare bat dago.

  • Colau, kereilaren nondik norakoak azaltzen. Irudia: EFE

    Colau, kereilaren nondik norakoak azaltzen. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Podemos eta Guanyem Bartzelona alderdiek Pujol Ferrusola familiaren kontrako kereila bat aurkeztu dute gaur, asteartea, Auzitegi Nazionalean, ICVk, EUiAk, CUPek, Partido X-ek, Proces Constituent-ek eta zenbait kolektibo sozialen babesarekin.

Haien ustean, Jordi Pujolen atzerriko diruaren aitorpena "presaka egindako koartada" da eta horren atzean ustezko ustekeria sare bat dago, politikaren zein enpresaren arloan.

Jaume Asens Guanyem Bartzelonako abokatuak zehaztu duenez, aurkeztutako kereila Pujolen, Marta Ferrusola haren emaztearen, Pujolen semeen eta Jordi Puig i Goldes enpresariaren (Felip Puig kontseilariaren anaia) eta Carles Sumarroca CDCren sortzailearen kontrakoa da.

Asensen arabera, Pujol sendiak egindako delituak honako hauek izan dira: influentzia-trafikoa, kapitala zuritzea, saleroskeria, prebarikazioa eta delituak jazartzeko beharra ez betetzea. Gainera, Colauk zehaztu du "zantzu batzuen arabera" ezin izan zutela CiUren, PPren eta PSOEren laguntzarik gabe.

"Herritarrek informazio dena jasotzeko eskubidea dute. Baliabide publikoaz eta interes partikularrek bahitutako erakundeez ari gara", esan du Hipotekek Kaltetutako Plataformako bozeramaleak, Pujol-Ferrusola familiarekin lotutako 50 enpresa baino gehiago daudela azpimarratu eta gero.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena