Politika
Eskoziako Erreferenduma
Erredakzioa
Erkoreka bozeramaileak jakinarazi duenez, Eskoziako hiru alderdi politiko nagusiekin bilerak egingo dituzte eta galdeketaren nondik norakoak bertatik bertara jarraituko dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak ordezkaritza bat bidaliko du irailaren 18an Eskozian egingo den erreferendumera.
Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak, gaur goizeko Gobernu Bileraren ostean, iragarri duenez, Eskoziako hiru alderdi politiko nagusiekin bilerak egingo dituzte eta galdeketaren nondik norakoak bertatik bertara jarraituko dituzte.
EAJ eta EH Bildu
Euskal alderdi abertzaleek ere, jada, iragarri dute Eskozian izango direla irailaren 18an. Horretarako, EAJk eta EH Bilduk ordezkaritza bana bidaliko dute.
Andoni Ortuzar EBBko presidentea izango da jeltzaleen ordezkaritzaren burua, eta Joseba Aurrekoetxea eta Iñaki Goikotxeta burukideak izango ditu bidailagun.
EH Bilduk ere ordezkariak bidaliko dituela aurreratu zuen Oskar Matutek, baina ez zuen zehaztu nortzuk joango diren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa