12:55

Politika

Lanurte politikoa abian

Erabakitzeko eskubidea eta ekonomia, EH Bilduren aurtengo erronkak

Erredakzioa

Koalizioaren arabera, Eskozia eta Katalunia erabakitzeko eskubidearen alde egiten ari diren lanak "ilusioa piztu du euskal gizartean lanurte honen hasieran".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bildu koalizioaren zuzendaritzak zenbait arlotan "erabakigarritzat" jo du lanurte politiko berria, "erronka garrantzitsuak" ekarriko baititu, egoera sozioekonomikoa konpondu eta erabakitzeko eskubidearen aldeko lanean, esaterako; izan ere, Eskozia eta Katalunia subiranismoaren alde egiten ari diren lanak "Europan, herrialde baten gehiengo sozialak hala nahi badu, emantzipazio prozesu bat gara daitekeela erakutsi du".

Donostian egindako prentsaurreko batean Pello Urizar (EA) eta Maite Idurre (Aralar) koalizioaren zuzendaritzako kideek adierazi dutenez, EH Bilduk "ilusioz eta erantzukizunez" hasiko du lanurte politiko berria, eta larunbatean gizarteari "erronka nagusien inguruko proposamen, erantzun eta erabaki zehatzak" aurkeztuko dizkiola iragarri du.

Erronka horietako bat egoera sozioekonomikoa konpontzea da, horien arabera, "politika neoliberalek egoera zail batean utzi baitute gizartearen zati garrantzitsu bat" eta "gizartearen gehiengoak ez du ustezko susperraldiaren zantzurik antzematen".

Gainera, horien esanetan, "ez da konponbiderik" izango "ez epe laburrera ez ertainera". "UPN eta EAJren ereduak langabezia eta prekarietatea areagotu baino ez du egiten, hau da, miseria handitu", salatu dute. Horren aurrean, EH Bilduk eskubide sozial eta lan-eskubideak "irmo" defendatuko dituela esan dute, "herrialdeko eragile sozialen gehiengoarekin elkarlanean".

Bestalde, Urizarrek eta Idurrek adierazi dutenez, Eskozia eta Katalunia erabakitzeko eskubidearen alde egiten ari diren lanak "ilusioa piztu du euskal gizartearengan lanurte honen hasieran" eta "Europan, herrialde baten gehiengo sozialak hala nahi badu, emantzipazio prozesu bat gara daitekeela erakutsi du".

Horren ildotik, "Euskal Herrian ere, erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengo sozialak aurrerapauso handia eman zuen aurreko lanurtean", nabarmendu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena