11:30

Politika

Kronologia

Pujol auziaren gakoak

Iker Gonzalez | eitb.eus

Kataluniako presidente ohiak uztailaren 25ean egindako aurrekaririk gabeko aitorpenak gogor astindu du udan politika kataluniarra. Ikasturte politikoa Pujol auziak zeharo baldintzatuta egongo da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Utzailak 25: Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren hitzetan, "azken egunotan" bere familiak erregularizatu egin du atzerrian zuen hainbat diru. Zehazki, bere aitaren herentziarekin zerikusia zuen dirua zen, eta horren kudeaketan egindako "okerra" dela eta, barkamena eskatu du.

Uztailak 29: Jordi Pujolek uko egin dio Kataluniako presidente ohiaren soldatari eta bulegoari, Artur Masek iragarri duenez. Urtean 82.000 euroko biziarteko pentsioa kobratzen zuen Pujolek, bulegoa Bartzelonako Gracia pasealekuan zegoen, eta ibilgailu ofizialari eta idazkariei ere uko egingo die.

 

Uztailak 30: Generalitateko presidente ohiaren arrebak dio ez zekiela bien aitak atzerrian herentzia utzi zuenik. Pujolek oharra kaleratu baino ordu batzuk lehenago izan zuen arrebak presidente ohiak aitortu behar zuen dirutzaren berri.

Uztailak 31: Kataluniako Parlamentuko alderdi guztiek, CiUk izan ezik, Jordi Pujolek irailaren 2an agerraldia egitea eskatu dute.

Uztailak 31: Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Jordi Pujolen aurkako salaketa onartu duen Bartzelonako epaileari erreguzko mandatua bidaltzea eskatu dio Andorrara eta Suitzara, bi herrialdetan Pujolen familiaren bankuko kontuak zehazteko. 3

Abuztuak 7: "Justiziaren eta Ogasun erakundeen" esanetara dagoela esan du Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiak Queralbseko udako etxean.

Abuztuak 8: Kataluniako presidente ohiak Zerga Agentziaren zitazioa jaso du. Bi funtzionariok eman diote deia, berak baieztatu duenez.

Abuztuak 13: Manos Limpias sindikatuak Jordi Pujolen eta Marta Ferrusola haren emaztearen kontrako kereila jarri du, 18 bat milioi euroko iruzurra egitea eta 23 urtez obra publikoak esleitzearen truke dirua jasotzea leporatuta.

Abuztuak 19: Pujol familiak kereila jarri du Andorrako bi banketxeren aurka, sekretupeko datuak kaleratzeagatik. Ekinbide horrekin, Justiziak kontu horietara sarbide izatea saihestu nahi dute.

Abuztuak 22: Jordi Pujolek Kataluniako Parlamentuan azalpenak ematea erabaki du. El Pais egunkariaren arabera, "alderdiak egindako presioaren eta maniobren" ondorioz agertzea erabaki du Pujolek.

Irailak 2: Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak iragarri duenez, "amaieraraino" ikertuko dute Jordi Pujolek egindako ustezko iruzur fiskala Izan ere, Montorok argi utzi du Pujolen ustezko delituak ez direla zigorrik gabe geratuko.

Irailak 2: Kataluniako Parlamentuko Erakunde arteko Arazoetarako Batzordeak aho batez onartu du Generalitateko presidente ohiak agerraldia egitea onartutako ondarearen inguruan azalpenak emateko.

Irailak 4: Generalitatearen presidente ohiak berretsi du azalpenak emango dituela Kataluniako Parlamentuan. "Ez nago joatera behartuta, araudiak ez du exijitzen, baina joango naiz, Kataluniako Parlamentuari eta gure herriari eta demokraziari zor diodan errespetuagatik", gaineratu du.

Iraliak 5: Zenbait errenta aitorpenaren arabera, 2013eko urteari dagokionez, Ogasunak guztira 12.695,99 euro itzuli zizkien Marta Ferrusola Katalaniako presidente ohiaren emazteari eta haren hiru seme-alabari.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Katalunia

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena