12:52

Politika

Soutomaior

Rajoy, galdeketaren inguruan: 'Ez dut onartuko inork legea urratzea'

Erredakzioa

Mariano Rajoyk ikasturte politikoari hasiera emateko ekitaldian gaineratu duenez, hauteskunde erreforma onartuko du, alkateak modu zuzenean hautatzea posible izateko.

1:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Gobernu espainiarreko presidenteak Kataluniako prozesuaren inguruan esan du ez duela onartuko "inork legea urratzea".

Rajoyk Kataluniako galdeketa izan du hizpide, besteak beste, Soutomaiorren (Pontevedra) ikasturte politikoari hasiera emateko ekitaldian, Alberto Nuñez Feijoo Xuntako presidentearen eta dozenaka kargudun eta militanteren aurrean.

"Ez dut onartuko inork legea urratzea. Ez dut egingo eta espero dut denek erantzukizunez jardutea", gaineratu du hitzaldiaren amaieran.

Espainiako Exekutiboaren buruzagiak berretsi egin du subiranotasun nazionala hiritarrengan datzala eta denok "eman nahi dugula iritzia" herrialdearen inguruan.

Horren ildotik, esan du "koordenadak argiak eta irmoak" direla; "lege barik ez da demokrazia eta, hortaz, legea denon gainetik dago".

"Denok legea betetzera behartuta gaude, salbuespenik gabe", esan du berriro Rajoyk. "Denona dena denon artean erabaki behar da", gaineratu duenez.

Halaber, Rajoyk hauteskunde erreforma egiteko borondatea berretsi du, alkateak modu zuzenean -itunik gabe- hautatu ahal izateko: "noski baietz horren inguruan hitz egingo dugula, eta egin ez nahi duenak azaldu diezaiela herritarrei".

Rajoyk erreforma horren eta beste batzuen inguruan Aldedi Popularreko kideek duten prestutasuna azpimarratu du. Besteak beste, forudunen kopurua murriztea, indultuak arautzea eta hauteskunde-kanpainen gastuak mugatzea aipatu ditu.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena