19:38

Politika

Bilera

Rajoyk eta Urkulluk uda ostean egingo dute bilera

Erredakzioa

Lehendakariak abuztuaren 20an jaso zuen Monkloatik gutuna aurrez aurrekoa uda ostean egingo dela jakinarazteko.

  • Artxiboko irudia: EFE

    Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidentearen arteko bilera uda ostean egingo da, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Lehendakariak abuztuaren 20an jaso zuen Monkloatik gutuna aurrez aurreko bilera uda ostean egingo dela jakinarazteko. Dena den, bileraren data zehatza zehazteke dute oraindik.

San Ignazio egunez Urkulluk Azpeitian azpimarratu zuen garrantzitsuena ez zela bilera "15 egun lehenago edo bost egun geroago" egitea, bilera egitea eta autogobernuaz, bakegintzaz eta elkarbizitzaz eta egoera ekonomikoaz hitz egitea baizik".

Urkulluk uztaila erdian beste eskutitz bat bidali zion Espainiako Gobernuari bilera baterako eskaria eginez, besteak bestea, "benetako Estatu politika" jorratzeko.

Eskutitz horretan bakegintzaz eta normalizazioaz hitz egiteko garrantziaz gain, "estatu eredu berri batean" autogobernuak izango lukeen tokiaz eztabaidatzeko premia azaldu zion. Halaber, bilera horretan eskualdatu gabeko eskumenez, Kupoaz, Kontzertu Ekonomikoaz eta Abiadura Handiko Trenaren edota Forondako aireportuaren berritzean adostutakoaz hitz egin nahi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena