Itxi

Politika

Katalunia

Pujolek Urrezko Domina itzuli du eta CDCk azalpenak emateko eskatu dio

Erredakzioa

1992an eman zioten. Itzultzeko eskaria Xavier Trias hiriko alkateak luzatu zion. Bien bitartean, Convergenciak Parlamentura azalpenak ematera joateko eskatu dio Pujoli.

  • Argazkia: EiTB.

    Argazkia: EiTB.

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiak Bartzelonako Urrezko Domina itzuli dio bertako Udalari. 1992an eman zioten eta Pasqual Maragallek ezarri zion, 1996an, azken hori Bartzelonako alkatea zela, hotsandiko ekitaldi batean.

Asteazken honetan Bartzelonako Udalak jakinarazi duenez, Pujolek gutun batekin batera itzuli du Domina. Udalaren beraren eskaeraen harira itzuli duela azaldu du gutun horretan.

1992ko irailean eman zioten Domina Pujoli, eta azken uztailaren 25ean aitortu zuen 34 urtez dirua izan duela ezkuturik atzerrian.

Urrezko Domina Bartzelonako Udalak eman ahal duen goraipamenik handiena da. Hiriari zerbitzu garrantzitsuak eman dizkionari edo aparteko merituak dituenari eman ohi zaie.

Bestetik, Jordi Pujolek berak sortutako Convergencia alderdiak Parlamentura azalpenak ematera joateko eskatu dio.

Francesc Sánchez Convergenciako Barne Arazoetarako arduraduna bisitan joan zitzaion asteartean Pujoli, oporrak igarotzen ari den Piriniotako herrira. Solasaldi horretan, Kataluniako Parlamentuan agerraldia egiteko eskatu zion presidente ohiari, azkeneko hiru hamarkadetan ezkutatu duen dirutzari buruz azalpenak eman ditzan.