11:49

Politika

5.a Europako hauteskundeetan

Podemos-Ahal Duguk gobernatzea du helburu Euskadiko sumindura ikusita

Erredakzioa

Bestalde, alderdi guztien arteko elkarrizketaren eta ETAko presoen sakabanaketarekin bukatzearen alde agertu da, Euskadin bake prozesuak aurrera egin dezan.

0:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Podemos-Ahal Dugu alderdiak esan duenez, bere asmoa udalerrietan gobernatzea eta euskal erakundeetan egotea da, egungo kudeaketa publikoaren ondorioz haztena ari den "sumindura" ikusita, eta Euskadin antzeman duten ustelkeriaren ondorioz.

EFE albiste agentziak egindako elkarrizketa batean, Xabier Benito eta Neskutz Rodriguez bozeramaleek alderdi guztiekin hitz egiteko borondatea azaldu dute, baina ez dute balizko itunen inguruan ezer zehaztu, EH Bilduk akordioak egiteko prest dagoela helarazi eta gero.

Benitoren esanetan, Pablo Iglesiasek Estatu mailan gidatzen duen alderdiak ez du oraindik eerabaki Euskadiko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztuko den.

"Ez dago erabakirik hartuta. Jende askok galdetu digu, baina ez da aurkeztuko garen erabakitzeko unea, baizik eta udalerriak eta auzioak ezagutzeko momentua da, pertsona gehiago zirkuluetara (debateak) erakartzeko", gaineratu du.

ETAko presoen sakabanaketarekin bukatzearen alde

Halere, Europako hauteskundeetara Podemos-Ahal Duguren zerrendako bederatzigarren postuan aurkeztu zen gizonak azpimarratu du helburuen artean gobernatzea dago.

Bestalde, alderdi guztien arteko elkarrizketaren eta ETAko presoen sakabanaketarekin bukatzearen alde agertu da, Euskadin bake prozesuak aurrera egin dezan.

Benitoren eta Rodriguezen hitzetan, ETAko presoek "giza eskubideak" dituzte, hori dela eta, ez liekete "salbuespen neurriak" aplikatu behar.

"Pertsona horiek egin zutena egin zuten, ados, zigorrak betetzen ari dira, baina hurbildu behar dituzte. Biktimen eskubideen aldea ere existitzen da. Dena nahasita dago, baina giza eskubideetaz ari gara", esan dute.

EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren disurtsoak

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak ziurtatu du gaur berak ordezkatzen duen koalizioak dagoeneko hitz egin duela eta hitz egingo duela Podemos-Ahal Dugu alderdiko jendearekin, eta gaineratu du bi alderdien diskurtsoek gauza asko dituztela antzeko egiten dituztenak.

Ser irratiari eginiko adierazpenetan, Izagirrek adierazi du Podemos-Ahal Dugu Espainiarako “beharrezkoa” dela, herritarrek politikariekin daukaten suminduragatik.Gaineratu du Pablo Iglesiasen ordezkatzen duen alderdia “pizgarri onuragarria” izan dela.

Horrez gain, azaldu du Podemos-Ahal Duguren diskurtsoak eta EH Bildurenak bat egiten dutela gauza askotan, “politika beste era batera egin behar dela esaten hasten baita, eta baita erabakitzeko eskubidearen aldeko hautua egiten duelako”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena