Politika
Azaroaren 9an
Erredakzioa
Joana Ortega Generalitateko presidenteordeak esan duenez, kataluniarrek iritzia eman ahalko dute, "hurrengo azaroaren 9an ez bada, beste batean".
Diada
Joana Ortega Generalitateko presidenteordeak (UDC) ziurtatu duenez, Auzitegi Nazionalak galdeketaren aurka egiten badu, kataluniarrek iritzia eman ahalko dute "hurrengo azaroaren 9an ez bada, beste batean".
Rac1 irratian egindako elkarrizketa batean adierazi duenaren arabera, "oztopo juridiko batek ez du, atzeratuko du" Kataluniak bozkatzeko duen gogoa zapuztuko
Gobernazio kontseilari ere den Ortegaren ustean, Kataluniako alderdi batek ere ez dio Govern-i "legea bazter batera utzita jarduteko" eta kontsultaren hautestontziak ateratzeko, Auzitegi Konstituzionalak deialdiaren aurkako helegitea aurkezten badu.
ERC ere iritzi berakoa ote den galdetuta, Ortegak zera esan du: "Gobernatzeko asmoa duen alderdi batek ere ez du eskatuko legea bazter batera utzita jardutea; txikiak ez direnek, eta izan ez nahi dutenek, ere ez dute eskatuko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa