12:54

Politika

Presoen egoera

Espetxe politika 'bakearen aurka' ez erabiltzea eskatu du EH Bilduk

Erredakzioa

Larunbatean Donostian gaixorik dauden presoak askatzea eskatzeko egitekoa den martxarekin bat egin du koalizio abertzaleak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduk bat egin du gaixorik dauden presoak (zehazki Ibon Fernandez, Gari Arruarte eta Aitzol Gogorza gipuzkoak) aske uztea eskatzeko larunbatean Donostian egitekoa den manifestazioarekin.

Gipuzkoako hiriburuan egindako prentsaurreko batean, igandeko martxan parte hartzeko deia egin dute Maite Ubiria eta Oskar Matute koalizio abertzaleko bozeramaileek. 17:00etan abiatuko da kale-agerraldia, Bulebardetik.

Ostegunean (18:30) Bilboko Plaza Biribilean egitekoa den elkarretaratzera joatea ere eskatu dute Ubiriak eta Matutek. Igor Gonzalez Sola ETAko presoaren amak Badajozeko espetxean jasotako tratua salatzeko da ekitaldia. Izan ere, erori egin zen kartzelan, eta espetxe funtzionarioek anbulantzia ukatu zioten, prentsaurrekoan azaldu dutenez.

Matutek eta Ubiriak gaixorik dauden presoen eta horien senideen egoera salatu dute, eta espetxe politika "bakearen eta konponbidearen aurka" egiteko ez erabiltzea eskatu dute.

Horien esanetan, preso sendaezinei ezartzen zaien espetxe politika "krudeltasunaren eta mendeku politiken erakusle nagusia" da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena