Politika
Adierazpenak
Erredakzioa
PPren legebiltzarkideak esan du ez duela balizko legez kontrako finantzaketaren frogarik, baina uste du jeltzaleek argitu behar duela nola ordaintzen dituzten euren 200 batzokiak.
Iñaki Oyarzabal. Argazkia: EFE.
Iñaki Oyarzabal PPren legebiltzarkideak batzokiak finantzateko dirua nondik atera duen azaltzeko eskatu dio EAJri. Oyarzabalek esan du ez duela balizko legez kontrako finantzaketaren frogarik, baina dena den susmagarria da, bere ustez, EAJk 200 egoitza eta batzoki izatea.
Gasteizeko dantza zentro baten inguruko prentsaurrekoan, Oyarzabalek asteburuan Nerea Llanos EAEko PPren idazkari orokorrak esandakoaz hitz egin du. Llanosen esanetan, EAEn ere Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiarena bezalako kasuren bat egon liteke. Pujolek aitortu du erregulatu gabeko dirua izan duela atzerrian, 34 urtez.
CiU eta EAJren inguruan, Llanosek esan zuen "beti agintzen duen eta berak bakarrik agindu ahal duela uste duen alderdi bakarra dagoenean", erakundeak "bere kortijoak bilakatzeko eta nahi duena egiteko legitimitatea dituela" pentsatzen duela alderdi horrek.
Datuak izatekotan, salatuko luke
Oyarzabalek astelehen honetan esan duenez, ez du daturik, Pujolena bezalako kasuak daudela frogatzeko; bestela, "salatuko genuke", esan du. Dena dela, frogarik ez edukitzeak ez du esan nahi, bere esanetan, "susmagarria" ez izatea.
"EAJk 200 egoitza eta batzoki ditu EAEn; horrek ehunka milioi euro balio du. Guk hiru egoitza ditugu, eta EAJk 200. Agian ez dute dirurik Suitzan, baina azaldu beharko lukete nondik irten den dirua. Hiru herrialde txikitan du estaldura alderdi horrek, eta horrelako gaitasun finantzarioa eta hainbeste egoitza izateak azalpen handiagoa beharko luke".
Oyarzabalek, Llanosen ildo beretik, esan du alderdiek "gobernuan 30 urte daramatzatenean eta ondorengo 30 urteetan ere gobernuen egongo direla uste dutenean", gizarte-estamentu guztiak kontrolatzeko "tentazioak izaten dituzte". Alderdi horiek, esan duenez, praktika txarrak eragiten dituzten mekanismoak sortzen dituzte, bere ustez.
Hori Espainian, Europan eta munduan zehar zenbait tokitan gertatu dela baieztatu ostean, Oyarzabalek gogorarazi du Euskadin ere ustelkeria eta irregulartasunak antzeman dituztela: "Hiriko" eta "Epsilon" auziak aipatu ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa