Politika
16 senide hilda 25 urtetan
Erredakzioa
Askorentzat uztail eta abuztua "hondartzarako eta eguzkitan egoteko" hilabeteak diren bitartean, presoen senideentzat, "errepide eta bidaia luzeen" sinonimo izaten jarraitzen dute.
Albisteak (4)
Etxerat presoen senideen elkarteak zenbait mobilizazio egin ditu Bizkaiko, Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko 12 hondartzatan, preso dauden senideen egoera salatzeko eta sakabanaketaren espetxe-politika aldatzea eskatzeko.
Donostian egindako elkarretaratzearen kasuan, Kontxako hondartza zeharkatu dute "Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak etxean nahi ditugu" zioen pankarta bat eskuan zutela.
Halaber, mobilizazioak, Gipuzkoan Deba eta Orioko hondartzetan; Ipar Euskal Herrian, Donibane Lohizune eta Hendaian; eta Bizkaian, Ea, Bakio, Lekeitio, Muskiz, Plentzia, Mundaka eta Ondarroako hondartzetan egin dituzte.
Garazi Alegria eta Agustin Rodriguez Etxerateko kideek irakurritako komunikatu batean esan dutenez, uztail eta abuztua "hondartzarako eta eguzkitan egoteko" hilabeteak diren bitartean, presoen senideentzat "errepidearen eta bidaia luzeen" sinonimo izaten jarraitzen dute, eta senideen eskubideak "urratzen jarraitzen" dute garai horretan.
Horrela, nabarmendu dutenaren arabera, "sakabanaketak jarraitzen du, bizi arteko zigorra (40 urteko espetxealdia) aplikatzen jarraitzen dute, oso larri eta senda ezinezko gaixotasunak dituzten presoak kartzelan dituzte oraindik, eta senideen kontrako kontrolak eta jazarpena ere egiten dituzte". "Sakabanaketa bukatzeko ordua da", aldarrikatu dute.
Oraingo espetxe politikak indarrean daramatzan 25 urteotan "16 heriotza izan dira", eta auto-istripuek jarraitzen dute, "25 egunean behin, batezbesteko odoltsuarekin". Presoen egoera eta senideena eurena ere kaskartzen ari dela esan dute. "Presoen kopuruaren beherakada albiste ona den bitartean, gero eta urrunago daudela nabarmendu behar da", gogoratu dutenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa