Politika
Katalunia
Erredakzioa
Halere, CiUk ez du kontrako botoa eman, beraz, seguruenik Pujolek agerraldia egingo du irailaren 2an Erakundeen Arazoetarako Batzordea.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Kataluniako Parlamentuko alderdi guztiek, CiUk izan ezik, Jordi Pujol Generalitaten presidente ohiak 2an Erakundeen Arazoetarako Batzordean, iraliaren 2an, agerraldia egitea eskatu dute; horrela, Pujoltarrek 34 urtez atzerrian aitortu gabe izan duten diruaren gainean azalpenak eman ditzan.
Gaur, osteguna, Bozeramaleen Batzordeak egindako ezohiko bileran onartu dute alderdi guztiek, aipatu bezala, CiUk izan ezik, baina kontrako bota eman ez duenez, seguruenik Pujolek agerraldia egitea onartuko dute Erakundeen Arazoetarako Batzordean, irailaren 2an.
Ohiko batzorde batean agerraldia egitea borondatezkoa bada ere eta, hortaz, Jordi Pujolek agerraldia egiteko betebeharrik ez badu ere, Jordi Turull CiUren bozeramaleak esan duenez, berak badaki presidente ohiak Parlamentuarekiko duen "errespetua" handia dela eta, bere alderdiaren agintariek "koherentziagatik, beti agerraldia egiten dute", hala eskatzen dietenean.
Pujol auziak “eragina” du, baina ez du kontsultarekin “amaitzen”, Duranen ustez
Bestalde, Josep Antoni Duran Lleida Kataluniako Batasun Demokratikoaren buruak esan du Pujol auziak “eragina” duela, baina ez duela Katalunian etorkizun politikoari buruzko “gehiengoaren nahiarekin amaitzen”. Kontsulta azaroaren 9rako iragarrita dago.
“Gertatutakoak gehiengo horretan eraginik ez duela pentsatzen duena oker dabil, nik eragiten duela uste dut”, nabarmendu du Duranek, Kongresuko korridoreetan.
Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen eta Artur Mas Generalitatekoaren arteko bileraren ostean, “elkarrizketarako atea” ireki izana txalotu du Duranek, eta kontsulta egiteko mekanismoa aurkitzea “espero” duela azaldu du. Halaber, hori “ez dela independentziaren baliokidea”, adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa