15:24

Politika

Alderdiaren 119. urteurrena

Estatus berriari lehenbailehen ekiteko eskatu dio EAJk Rajoyri

Erredakzioa

Halaber, ETAri "euskal herritarrei aditzeko" eta desegiteko eskatu diote jeltzaleek; gainera, Euskadin krisialditik irtetea "oztopatzea" egotzi diete gainerako alderdiei.

1:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak estatus juridiko eta politiko berriari "lehenbailehen" heltzeko eta "bestea aldera ez begiratzeko", PPren gehiengo absolutuaren itzal astunean ezkutatuz, eskatu dio Mariano Rajoyri.

Ortuzarrek "behingoz" arazoak konpontzen hasi beharra dagoela nabarmendu du, "danontzako etorkizun hobeago bat bilatzeko" eta "euskal gehiengoaren nahiaren araberako" esparru politiko bat adostu. "Eta lehenbailehen ekin diezaiogun, gehiengo absolutuaren itzal astunean ezkutatzea ez da arazoak konpontzea. Eta badaki. Ez iezaiozu zure buruari gezurrik esan, eta guri ere ez. Une zailek eskatzen duten maila eman ezazu", eskatu dio Rajoyri. Ortuzarren esanetan, euskal herritarrek zer izan nahi duten "erabakitzeko eta saiatzeko eskubidea" dute.

EAJren presidenteak estatus berri bat aldarrikatu du Euskadirentzat, alderdiaren 119. urteurrena dela eta egindako ekitaldian, Albia lorategietan, Sabino Aranaren eskulturaren aurrean (Bilbo).

Ekitaldian, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Itxaso Atutxa eta Joseba Egibar alderdiaren pisuzko kideak eta Jaurlaritzako zenbait kide ere izan dira, esaterako Jon Darpon, Estefania Beltran de Heredia eta Juan Maria Aburto.

ETAri kritika

Jeltzaleak, bestalde, ETAri kritika egin eta "euskal herritarrei entzutea" eta desegitea eskatu dio. "Gizarteak amaitutzat emandako prozesua ez dadila luza. Armak entrega ditzazue, eragindako mina aitortu eta zuen lekura, hau da, historia liburuetara, joan zaitezte. Behin bada ere, zerbait egin ezazue herrialdearen mesedetan", eskatu du.

Oposizioa

Ekonomia arloan, EBBren buruzagiak Euskadin krisialditik irtetea "oztopatzea" eta "zangotrabaz" Ukulluren Taldea erre nahi izatea egotzi die gainerako alderdiei.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • PNV-EAJ

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena