Politika
Kartzela-politika
Erredakzioa
Kolektiboak emandako datuen arabera, azken seihilekoan zortzi zirkulazio-istripu izan dira, bat 25 eguneko, eta presoen bizi-baldintzak gogortu egin dira.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (2)
Etxeratek, euskal preso politikoen senideen kolektiboak, 2014 urteko lehen sei hilabeteetan espetxeetan eta espetxetik kanpo emandako gertaera nagusien balantzea egin du, eta espetxe politikak okerrera egin duela salatu du. Aurkezpena Donostian izan da.
Etxeratek azaldu duenez, presoak Euskal Herritik gero eta urrunago daude, eta haien bizi-baldintzak okertu egin dira.
Kolektiboak eskainitako datuen arabera, azken seihilekoan zortzi zirkulazio-istripu izan dira, bat 25 eguneko.
Azaldu duenez, 472 euskal preso politikok osatzen dute kolektiboa, eta 76 espetxetan sakabanatuta daude.
Seihilabeteko honen “albisterik onena” iheslariek emandako “aurrerapauso irmoa” dela adierazi du Etxeratek. “Urteetako ihesaren ostean eta iazko ekainean egindako adierazpenari jarraiki, batzuk etxera bueltatzen hasi direlako”, gaineratu du.
Kolektiboak emandako datuen arabera, euskal preso politikoetatik 35ek 20 urte baino gehiago daramatzate preso.
“Erabaki politiko bat dago honen guztiaren atzean”, salatu du kolektiboak. “2011-2014 urteen artean erabaki politiko bat hartu dela nabaria da, bake prozesua zein ETAren su-etenaren erabakiaren ostean, egoerak okerrera egin du”, gaineratu du.
Etxeratek txosten hori helaraziko dio Iñigo Urkullu lehendakariari, ostiralean, Loiolako Basilikan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa