14:39

Politika

Kapitala zuritzea egotzita

Deklaratzera deitu dituzte Jordi Pujol Ferrusola eta haren emaztea

Erredakzioa

Irailaren 15ean deklaratu beharko dute, diru-zuriketa eta Ogasun publikoaren kontrako delituen inguruko auzian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak deklaratzera deitu ditu Jordi Pujol Ferrusola eta haren emaztea, inputatu gisa. Irailaren 15ean deklaratu beharko dute, Ogasun publikoaren kontrako delituen inguruko auzian.

Hain zuzen ere, Katalunian kontratu publikoak izan zituzten enpresen eskutik ustez jaso zituzten 200.000 eurotik gorako ordainketak ikertzen ditu epaileak. Auto horretan, halaber, Andorrari zuzendutako erregu-gutuna bideratzen du, familiaren ondasunen berri eskatzen. Izan ere, Joan den ostiralean Jordi Pujol Soley (Pujol Ferrusolaren aitak) aitortu egin zuen atzerrian dirua izan zuela eta bere emaztearena eta seme-alabena zela.

Bestalde, epaileak aintzat hartu du Maria Victoria Alvarez Pujol Ferrusolaren neskalagun ohiak Andorrako diruaren inguruan egindako adierazpenak. Irailaren 15ean, 10:00etan deklaratu beharko du Pujol Ferrusolak, eta 16:00etan, berriz, haren emazteak. Biharamunean, berriz, lekuko baten txanda izango da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena