13:01

Politika

Dirutza atzerrian

Pujolen semearen neska lagun ohiak dio dirutza ez dela herentzia izan

Erredakzioa

Familiak atzerrian izan duen diru hori ‘’23 edo 30 urtean lan publikoarekin’’ elikatu izan dela esan du Maria Victoria Alvarezek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maria Victoria Alvarez Jordi Pujol Ferrusolaren neska lagun ohiaren hitzetan, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren familiak atzerrian zuen dirutzaren jatorria bestelakoa da: "Azalpen gehiago behar dira; ez da herentzia bat’’.

Antena 3 telebista katean elkarrizketa egin du Alvarezek, eta bertan adierazi du familiak atzerrian izan duen diru hori "23 edo 30 urtean lan publikoarekin’’ elikatu izan dela, Europa Press agentziak jaso duenez. Neska lagun ohiaren arabera, 100 milioi euro dira guztira. Hala, egiazkotasuna eman die UDEF Ekonomia eta Zerga Delikuentziaren Unitateak egindako txostenei.

"Jordi Pujolek gezurra esaten du, patologikoki’’, adierazi du Alavarezek, eta Pujol familiak diruarekiko obsesioa duela azpimarratu du. Horren arabera, azken urteotan 13 paradisu fiskaletan mugitu dute dirua Pujoltarrek.

Andorrarako joan-etorriak

Elkarrizketa horretan azaldu duenez, bikoteak Andorrara egiten zituen etengabeko bidaietatik bueltan diru poltsakadak zerkartzaten, "milioi erdi eurokoak’’ tartean. "Andorrara heltzean beti zegoen urduritasun handia, deia asko’’, kontatu du Alvarezek. Andorrako hainbat museotan partizipazioak zituztela esan omen zion Jordi Pujol Ferrusolak neska lagunari.

Alvarezen arabera, ohikoak ziren Londreserako bidaiak, eta bertan Herbertekin zuen harremana Pujolek (‘’beraiekin batera dirua zuritzen zuen’’, Alvarezek dioenez’’).

Artur Mas

Generalitateko presidenteak kontu horien berri ote zuen galdetuta, Alvarezek zera erantzun du: ‘’Irtengo dira gauzak’’.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena