10:32

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

EAJk Sanchez kritikatu du euskal aferaren aurrean duen jarreragatik

Erredakzioa

Aitor Estebanen ustean, PSOEren idazkari nagusi berriak "marra gorriak" ezarri nahi dizkie Katalunia eta Euskadiren asmoei, federalismoaren gaineko proposamena eginda.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramalearen ustean, Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia "oker hasi da", egindako proposamen federalistaren bidez, Kataluniako eta Euskadiko asmo subiranistei "marra gorriak" ezarri nahi dielako.

Estebanek, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, ohartarazi duenez, PSOEk proposatutako Konstituzioaren erreformak, eredu federalista ezartzeko, autonomia erkidegoen "izena aldatzea" izango du helburu, eta EAJk ez du onartuko.

"Denok pozik uzteko asmoa badute, ez da eraginkorra izango, nahiz eta federalismo izena jarri", esan du EAJk. "Hasiera okerra da. Ez da konponbideak ekarriko dituen hasiera izango", Estebanen esanetan.

Gainera, jeltzaleak esan duenaren arabera, PSOEren proposamen federalista "hitzean geratu da", eta ez daki "zer esan nahi duten gaiaz hitz egiten dutenean".

EAJk tamalgarritzat jo du, gaur gaurkoz, PSOEk "ezer eginda ez izatea, ezer zehatzik aurkezteko".

Azpimarratu duenez, Euskadik eta Kataluniak duten arazoa "konpondu beharko da, goizago edo beranduago", eta ez da soilik eskumen arazoa, baizik eta sinbologia eta izaera nazionala".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena