Politika
Jordi Pujol
Erredakzioa
Halaber, Kataluniako popularren buruak Jordi Pujolen agerraldia eskatu du Kataluniako Parlamentuan.
Alicia Sanchez Camacho. Artxiboko irudia: EiTB
Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako popularren presidenteak Jordi Pujol auziari buruzko ikerketa batzordea egitea eta Jordi Pujolek Kataluniako Parlamentuan agerraldia egitea eskatu du. Jordi Pujolek aste honetan onartu du 30 urtez atzerrian dirua izan zuela eta horrek hautsak harrotu ditu Katalunian.
Kataluniarrak 34 urtean "gezur handi baten" eta "iruzur historiko baten" biktima izan dira, Alicia Sanchez-Camachoren arabera. Hori dela eta, Pujolek eta CiU alderdiak azalpenak eman behar dituztela adierazi du.
Jordi Pujolek aitortutakoa "oso larria da" eta "kataluniarrek agerraldi publiko bat merezi dute, beharrezko azalpenak entzuteko eta egia ezagutzeko". "Pujolek ohar bidez azaldu zuen epaileen eta Ogasunaren aurrean azalpenak emateko prest zegoela, baina Kataluniako herriari azalpenak emateko eskatu behar zaio", gaineratu du.
Bestalde, Sanchez Camachok Artus Mas Kataluniako eta CiUko presidenteari Pujolen aitortza "alor pertsonal eta familiarrera" mugatzea aurpegiratu dio. Sanchez-Camachoren iritziz, CiUk ere azalpenak eman behar ditu eta Pujolek zergatik ezkutatu duen dirua atzerrian azaldu. Bestalde, Jordi Pujolek alderdi barruan izan behar duen tokiaz hausnarketa egiteko eskatu dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa