12:08

Politika

PSOEren biltzarra

Talde berria 'integratzailea' da eta 'bat eginda' dago, Lopezen ustean

Erredakzioa

Alabaina, Tapiasek kritikatu egin du biltzarra ez dela integratzailea izan, primarioetan azaldutako beste bi sentsibilitateek ordezkaritzarik ez dutelako, Sanchezek agindu zuenaren kontra.

1:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Lopez euskal sozialisten idazkari nagusiaren esanetan, PSOEren zuzendaritza berria "integratzailea da eta bat eginda dago", eta "denborak erakutsiko du".

Lopez alderdiaren zuzendaritza taldeko kide izango da eta, esan duenez, batzordea "berrituta" dago baina, era berean, "PSOEren izaera ondo ordezkatzen du: lan egiteko eta proiektua bultzatzeko ilusioa eta gogoa duen jendea".

Gaur, igandea, zuzendaritza organoak bozketan onartu eta gero bukatutzat emango duten PSOEren ezohiko biltzarrean, Pedro Sanchez buruzagi sozialista berriak adierazi du ez duela  "bulegoetan mantentzearen alde egin", baizik eta "kalera ateratzeko" apustua, herritarren konfidantza berreskuratzeko.

"Hain justu, hori da oraindik aurrera egin beharko duguna; kalean egon, jendearekin, arazoak konpontzen eta sozialisten proiektua helarazten", esan du.

Tapiasek, Sachezi kritika

Jose Antonio Perez Tapias Ezkerra Sozialistako (IS) ordezkariaren ustez, tamalgarria da Pedro Sanchez idazkari nagusi berretsi duen biltzarra bateratzailea ez izatea, baina, gaineratu duenez, berak ordezkatzen duen korronteak "leialtasunez" jardungo du.

Perez Tapisek kritikatu egin du alderdiaren barruko sentsibilitate guztiek (berak eta Madinak ordezkatzen dutena) zuzendaritza berrian sartzeko egindako eskaera ez dela bete.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena