17:45

Politika

Ezkutuko dirua

Alderdiek desengainuz ikusi dute Jordi Pujolen aitorpena

Erredakzioa

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiak iragarri duenez, "azken egunotan’" bere familiak erregularizatu egin du atzerrian zuen dirua.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiak iragarri duenez, ‘’azken egunotan’’ bere familiak erregularizatu egin du atzerrian zuen hainbat diru. Zehazki, bere aitaren herentziarekin zerikusia zuen dirua zen, eta horren kudeaketan egindako ‘’okerra’’ dela eta, barkamena eskatu du. Pujolen hitzetan, akats horrek kale egin dio emaztearen eta zazpi seme-alaben irudiari. Hainbat erreakzio izan dira:

Artur Mas Kataluniako presidenteak Jordi Pujolen Gobernuak 80ko hamarkadan izandako “kemena” goraipatu du, Kataluniari eskumen berriak ematea eskatzean. Halere, iraganean “gauzak gaizki egin zirela” onartu du.

Enric Millo Parlamentuan PPCko bozeramailearen ustez, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren aitorpenak “34 urtez engainu historikoa” izan dugula esan nahi du, “aitzakiak berandu datoz”, gaineratu du.

Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak “nazkagarritzat” jo du politikan jarduten duen norbaitek hori aberasteko aprobetxatzea. “Alderdiak berak kideak salatzen dituenean hasiko dira gauzak aldatzen”, nabarmendu du.

Alfred Bosch Kongresuan ERCko bozeramaileak azaldu duenez, “ona” da Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak atzerrian hogeita hamar urtez dirua erregularizatu gabe izan zuela jakin izana.

Matias Alonso Ciutadanseko idazkari nagusiak eta bozeramaileak Jordi Pujoli “politikarekin duen harreman oro uztea” eskatu dio.

Josep Rull CDCko koordinatzaile nagusiak Pujolen iragarpenak gizartea eta alderdia “era sendoan” kolpatu dituela azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena