16:02

Politika

PSOE-ren kongresua

'PSOE aldatuz, Espainia aldatuz' Sanchez idazkari izendatzeko leloa

Erredakzioa

Sozialistek estatutuak aldatuzko dituzte aurrerantzean idazkari nagusiak aukeratzeko "militante bat, boto bat" formula erabil dadin.

  • Pedro Sanchez larunbatean izendatuko dute PSOEko idazkari nagusi. Artxiboko irudia: EiTB

    Pedro Sanchez larunbatean izendatuko dute PSOEko idazkari nagusi. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteburuan PSOEk Madrilen egingo duen kongresuan Pedro Sanchez Espainiako Alderdi Sozialistako idazkari nagusi izendatuko dute. Halaber, zuzendaritza federal berria ere aukeratuko dute.

Sanchezek militanteen % 48,6ren babesa jaso zuen uztailaren 13an egin ziren hauteskunde primarioetan botoen % 48,6 eskuratuta, Madinaren (% 36,19) eta Perez Tapiasen (% 15,12) aurretik.

Egungo zuzendaritzak erabaki bezala, hauteskunde primarioak antolatu zituen batzordeak bozketaren emaitzak aurkeztuko ditu eta segidan Pedro Sanchezek kargua hartuko du. Halaber, sozialistek estatutuak aldatuko dituzte aurrerantzean idazkari nagusiak aukeratzeko "militante bat, boto bat" formula erabil dadin.

Kongresua "Aldatuz... PSOE aldatuz, Espainia aldatuz" lelopean egingo dute. Larunbatean 12:00etan hasiko da eta lehenik eta behin kongresuko presidentetza aukeratuko dute. Guztira 1.036 delegatuk eta 1.500 militante sozialistek jarraituko dute bertatik bertara kongresua, Oscar Lopez Antolaketa idazkariak azaldu duenez. Horren esanetan, 3.000 pertsona inguru izango dira guztira Kongresuan, "sortu duen ikusminaren erakusle".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena