Politika
Profila
I.G. / EITB.COM
40 urteren ondoren, kargua uztea erabaki du Rubalcabak, Europako hauteskundeetako gainbeheraren ondorioz.
Albisteak (2)
40 urte eman ditu sozialistekin, baina Europako hauteskundeetan jasotako porrotak amaiera eman dio bere ibilbide politikoari. Emaitzak ezagutu eta 24 ordura, Alfredo Perez Rubalcabak kargua utziko zuela iragarri zuen.
1951. urtean Solaresen jaioa (Kantabria), Zientzia Kimikoetan doktoregoa lortu zuen. Politika mundura iritsi aurretik, irakasle lanak egin zituen Madrilgo Konplutentsean. Futbola eta atletismoa dira bere zaletasun nagusienak.
23 urte zituela, PSOEn afiliatu zen. Hamalau urte beranduago, Hezkuntza idazkari aukeratu zuen, eta, zortzi urtez Hezkuntza eta Zientzia ministro izan zen.
Hezkuntza ministro moduan, Unibertsitate Legearen erreforma edota LOGSEa bultzatu zituen.
Felipe Gonzalezek Presidentza eta Gorteekin Harremana izateko Ministerioak eman zizkion Rubalcabari. 1993 eta 1996 urteen artean izan zen kargu horretan. PSOEk 96an hauteskundeak galdu zituen, eta Jose Maria Aznar Espainiako presidente berria izendatu zuten.
Urtebete beranduago, PSOEko Biltzarrak Exekutibako kide eta Komunikazio idazkari izendatu zuen. XXXV. Biltzarrean (Jose Luis Rodríguez Zapatero PSOEko idazkari nagusi izendatu zuten biltzarra), Rubalcaba sozialisten Batzorde Federal berrian sartu zen.
2004. urtean, Kongresuko talde sozialistako bozeramaile aukeratu zuten. Bi urte beranduago, Jose Antonio Alonsoren tokia hartu zuen Barne Ministerioan.
2008an PSOEk hauteskundeak irabazi zituen eta Rubalcaba Barne ministro izendatu zuten. ETAren su-etena eta Barajaseko atentatua kudeatu behar izan zituen Rubalcabak.
Horrez gain, Gobernuko presidenteordetza ere eman zion Zapaterok, 2011an hautagai bihurtu zen arte.
Mariano Rajoyrekin izan zuen aurreneko lehia horretan, PSOEk bere historiako daturik txarrenak jaso zituen. Guztira, 110 eserleku lortu zituzten sozialistek Espainiako Kongresuan.
Hala ere, Sevillan sozialisten egin zuten hurrengo biltzarran, bere hautagaitza gailentzea lortu zuen, Carme Chaconen aurrean.
Europako hauteskundeetako porrotaren ondoren, 24 ordura, kargua utziko zuela iragarri zuen Rubalcabak. Pedro Sanchezek hartu du bere tokia, idazkari nagusi moduan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa