Politika
EAE-Madril
Erredakzioa
Erkorekak azaldu duenez, lehendakariak gutuna igorri dio Espainiako Gobernuko presidenteari, hitzordu bat eskatzeko, eta gutunean jakinarazi dizkio zeintzuk diren jorratu nahi dituen gaiak.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du "eskertuko" luketela Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Iñigo Urkullu lehendakariarekin biltzea oporretara joan aurretik.
Erkorekak Gobernu bileraren ostean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, lehendakariak gutuna igorri dio Rajoyri, eta bertan eskatzen dio bilera. Era berean, bileran jorratu beharreko gaien "zerrenda luzea" jakinarazi dio lehendakariak gutun horretan.
Besteak beste, Kupoari buruzko akordioa, I+G+B inbertsioak, Lomce, Osasun alorreko "eskumen gatazkak", "transferentzia prozesuaren geldialdia", Konstituzionalaren aurreko "gatazkak", eta "erakundeak zentralizatzeko" Espainiako Gobernua aurrera eramaten ari diren ekimenak aipatzen ditu Urkulluk gai nagusien artean.
Baina zerrenda horretan ez dago Euskal Herriko bake eta elkarbizitza prozesuari buruzko aipamenik, baina Erkorekak argi adierazi du horrek ez duela esan nahi Jaurlaritzarentzat "bigarren mailako gaia" denik, baizik eta nahiago izan duela Jaurlaritzaren eguneroko kudeaketari buruzko gaiak azpimarratu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa