11:57

Politika

Bilera

Rajoy eta Artur Mas uztailaren 30ean batzartuko dira, Moncloan

Erredakzioa

Moncloan egingo duten bilera horretan, Kataluniako Gobernuak deitutako herri-galdeketaren inguruan mintzatuko dira Rajoy eta Mas.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako presidentea eta Artur Mas Generalitateko burua uztailaren 30ean batzartuko dira, Moncloan, Kataluniako aferari buruz iritziak azaldu eta alderatzeko, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Uztailaren 11n telefonoz hitz egin ondoren, Rajoyk eta Masek bilera egiteko data ezarri dute gaur.

Moncloan egingo duten bilera horretan, Artur Masek deitutako herri-galdeketaren inguruan mintzatuko dira Rajoy eta Mas.

"Hitz egingo dugu, bai, baina nik ez dut egingo egiteko gai ez naizena eta egin behar ez dudana", esan zuen Rajoyk Masekin hitz egin eta biharamunean.

Masek deitutako erreferenduma legez kanpokoa dela azpimarratu zuen orduan Espainiako presidenteak eta, hortaz, ez duela galdeketa baimenduko gaineratu zuen.

Espainia zer izan behar den herritar guztiek, eta ez batzuek bakarrik, erabaki behar dutela esan zuen Rajoyk.

Artur Mas prest agertu da Rajoyrekin erreferendumean egingo duten galderari eta datari buruz negoziatzeko, betiere Espainiako Gobernuak galdeketa egiteko baimena ematen badio.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena