21:50

Politika

Elkarrizketa TV3-n

Urkullu: 'ETA ez da eragile politiko bat'

Eriz Lotina | eitb.com

ETA "sekula existitu behar" izan ez duela azpimarratu du lehendakariak. Bestalde, "orain arte Kataluniako erakundeek erabakitakoarenganako errespetua" azaldu du Urkulluk.

2:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"ETA bizitza politikoa baldintzatzeko inor" ez dela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak. "ETA ez da eragile politiko bat", esan du.

Lehendakaria TV3 Kataluniako telebistan elkarrizketatu dute. "ETAk inor ordezkatzen" ez duela argi utzi du Urkulluk. Gainera, erakunde armatuak "sekula existitu behar" izan ez duela nabarmendu du.

Bestalde, "orain arte Kataluniako erakundeek erabakitakoarenganako errespetua" azaldu du agintariak. "Azarorako galdeketa deitzea errespetatzen dut", errepikatu du.

Autogobernua

Gainera, Estatuaren eta EAEren arteko "aldebikotasun partekatua" eskatu du lehendakariak. Status berriaren eztabaida Eusko Legebiltzarrean dagoela esan du Urkulluk, baina "Espainiako Konstituzioak berak eskubide historikoak eta autogobernua" babesten dituela gogorarazi du.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentearekin "zenbait elkarrizketa eta bilera" izan dituela jakitera eman du EAEko buruzagiak. Rajoyrekin autogobernuaz hitz egiteko borondatea agertu du berriro agintariak. "Gernikako Estatutua azken 35 urteetan bete ez" dutela salatu du Urkulluk. "Estatutua xaflatu dute", kritikatu du.

Gatazkaren konponbidea

Era berean, euskal gatazkaren konponbidean laguntzeko "Estatu politika bat" aldarrikatu du Urkulluk. "Indultuaz ez gara ari, espetxe politika aplikatzeaz baizik", azaldu du. "Presoek pausoak eman behar dituzte", errepikatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena