Eduardo Madinak uko egin dio Pedro Sanchezen zuzendaritzan sartzeari
Eduardo Madina diputatu sozialistak uko egin dio gaur Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi berriaren gobernu federalean sartzeari, eta alderdiari bere aulkitik lan eginez lagunduko diola adierazi du.
"Nire denbora Kongresuan lan egiten eta PSOE nire aulkitik laguntzen igaroko dut", azaldu du Madinak Sanchezekin izandako bileraren ostean.
Dena dela, Sanchezen hautagaitzaren alde lan egin duen taldeko kideei "ordezkaritza nabarmena" eskaintzeko eskatu dio Madinak idazkari nagusiari, "asko balio duen jendea" dela esanez.
"Hiru hautagaitzetan asko balio duen jendeak egin duela lan adierazi diot, eta haiek alderdian ordezkaritza nabarmena izatea PSOErentzat ona izango dela esan diot", azaldu du Madinak, baina ez dio inoren izenik aipatu.
Gobernuko presidentetzarako hautagaia aukeratzeko primarioen inguruan, azaroan izan daitezela defendatu du beste behin Madinak, egutegia "baliozkoa" dela uste baitu.
"Kanpainan nire jarrera horixe izan zen, eta mantendu egingo dut, nire ustez egokia baita", azpimarratu du, eta primarioetara ez dela aurkeztuko berretsi du.
Alderdiko agintari gehienak primarioak 2015eko maiatzeko udal-hauteskundeak eta gero ospatzearen alde agertu dira, baina Madinak Sanchezi adierazi dionez, "egokia izango litzateke alderdiak adostu dituen akordioak mantentzea".
Perez Tapias, adostasunerako bidean
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiarekin "adostasunerako bideak" ikusten dituela ziurtatu du gaur Jose Antonio Perez Tapias Ezker Sozialistako ordezkariak. Ondorioz, alderdiaren zuzendaritza berria osatzeko aukera dagoela uste du Tapiasek, baina bere taldearekin hitz egin behar duela erantsi du.
Perez Tapias Sanchezekin bildu da Diputatuen Kongresuan. PSOEko idazkari nagusiak integrazioa lortzeko egin dion eskaintza eskertu dio Tapiasek.
Jean Claude Juncker
Bestalde, euren "ezinegona" militanteei azaltzeko eskatu die Sanchezek Jean Claude Juncker (Europako Batzordeko presidentea) hautagai kontserbadorearen aurkako botoa emateko erabakiarekin "eroso" sentitu ez diren sozialistei.
Sanchez Candido Mendez UGTko idazkariarekin bildu da UGTko egoitzan eta bertan egin ditu adierazpenok. Hautagai kontserbadoreak "krisiaren urte gogorretan" murrizketak defendatu zituelako aurkako botoa ematea erabaki zuela azaldu du PSOEko idazkari nagusiak. Junckerrek EBko politikan "ez du aldaketarik ordezkatzen", gogorarazi du.
Albiste gehiago politika
Cerdanen arrebak 22.000 euro jaso zituen Servinabarren eskutik, eta Oscar Arizcuren UPNko presidenteorde ohiak 68.000 euro
Hori ondorioztatzen da Nafarroako Foru Ogasunak Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko magistratuaren esku jarri duen dokumentaziotik.
Gorenak ez du onartu Koldo Garciak bere audioak argitaratzea debekatzeko egindako eskaria
Instrukzioko epaileak adierazi du ez duela eskumenik kautelazko neurri horiek hartzeko, eta auzipetuari gogorarazi dio horixe bera adierazi zuela Santos Cerdanek audioak oso-osorik ateratzeko eskaera egin zuenean. Audioak hiru telefono mugikorretan eta grabagailu batean aurkitu zituzten, Garciaren etxean, eta, atera ondoren, aldeei entregatu zaizkie.
Auzitegi Goreneko hiru magistratuetatik bik epaiketaren atarian jarri dute Estatuko fiskal nagusia
Hirugarren magistratuak boto partikularra eman du, fiskal nagusiaren aurkako auzia artxibatu behar zela iritzita, Gonzalez Amadorren kasuari buruz aurretik ezagutzen ez zen daturik eman ez zuelako.
Boiseko Jaialdia, AEBko diasporarekin harremanak sendotzeko aldia
Euskal erakundeen ordezkaritza bat, Imanol Pradales lehendakaria buru, Boisen izango da gaurtik abuztuaren 3ra bitartean. Idahoko erakundeekin lankidetza estutzea izango dute helburu, AEBko euskal komunitateari babesa ematearekin batera.
25 urte bete dira ETAk Juan Mari Jauregi hil zuela
ETAk Juan Mari Jauregi hil zuela 25 urte bete dira gaur. Haren alargunak eta alabak gizon adeitsu, ausart eta elkarrizketarako prest bezala gogoratzen dute, baita desberdin pentsatzen zutenekin ere. Mende laurden geroago, ETA desagertuta dagoela, biek egia eta memoria eskatzen jarraitzen dute indarkeria hark utzitako zauriak ixteko.
Espainiako Gobernuak onartu du jaiotzagatiko baimena 17 astera luzatzea eta bi asteko guraso-baimena ordaintzea
PSOEk eta Sumarrek lortutako akordioaren ostean, astearte honetako Ministroen Kontseiluan onartu dute neurria. Pilar Alegria Espainiako Gobernuko bozeramaileak adierazi du "albiste ezin hobea" dela.
Gontzal Tamayo Osasun sailburuordeak sistema digitalizatzea jarri du erronka nagusi gisa
Gontzal Tamayo Transformazio Digitaleko eta Emaitzetako sailburuordeak Osasun Sailaren eta Osakidetzaren berrantolaketa izan du hizpide, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Azaldu duenez, erronka nagusia sistema digitalizatzea da: alde batetik, datuak eta emaitzak hobeto aztertu ahal izateko, eta, modu horretan gaixoari tratamendu indibidualizatua emateko; bestetik, inteligentzia artifiziala erabiliz, medikuei karga burokratikoa kentzeko, gaixoekin egoteko denbora gehiago izan dezaten. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
Sanchezek 2026rako aurrekontuak aurkeztuko ditu, eta, Kongresuak onartu zein ez, legegintzaldia agortu egingo du
Espainiako Gobernuko presidenteak 2026rako aurrekontuak aurkezteko asmoa du, eta talde guztiekin hitz egiteko prest agertu da.
Aitor Estebanek Ertzaintzaren izaera demokratikoa zalantzan jarri izana aurpegiratu dio EH Bilduri
Aitor Esteban EBBko presidenteak EAJren sorreraren 130. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du. "Ertzaintza da gure erakunderik preziatuenetako bat", adierazi du ekitaldian. "Barregarria da kale borrokako asaldatzaile horiek autoritarismoaz eta iraganeko logikaz hitz egiten entzutea", erantsi du. "Nortzuk eta horiek izango dira guri demokrazia eta tolerantzia lezioak emango dizkigutenak, bai zera!", azpimarratu du.
Giza Eskubideen Behatokiak eta Josu Mujikaren familiak lau kazetari deklaratzera deitzeko eskatu dute
Era berean, Mujikaren heriotzaren 50. urteurrena betetzean, 2019an Bilbon eta Madrilen, 'Yo confieso. 45 años de espía' liburuaren aurkezpenak antolatu zituzten bi pertsonen testigantza jasotzea eskatu du GEBehatokiak.