Politika
Terrorismoa goratzea egotzita
Erredakzioa
Auzitegiak onartu egin du Dignidad y Justicia elkarteak auzia artxibatzearen aurka jarritako helegitea. Sorturen ustez, "TSJPV eskuin muturreko elkarte baten zerbitzura jartzen da" erabaki horrekin.
EAEko Auzitegi Nagusiak berriz ireki du terrorismoa goratzea egotzita Hasier Arraiz Sortuko presidentearen aurka abiatutako auzia.
Borja Iriarte instrukzio epaileak artxibatu egin zuen apirilaren 22an, baina Dignidad y Justicia elkarteak helegitea jarri zuen, eta gaur onartu egin du EAEko Auzitegi Nagusiak.
Hori horrela, epaimahaiak ikertzen jarraitzea eta Arraiz berriz galdekatzea agindu dio instrukzio epaileari.
Dignidad y Justiciaren arabera, Sorturen presidenteak azaroaren 18an egindako adierazpenetan terrorismoa goratu zuen, eta helegitea aurkeztu zuen epaileak egun hartako hitzak aztertu beharrean Arraizek epaitegian esandakoa ikertu zuelako.
"TSJPV eskuin muturreko elkarte baten zerbitzura"
Sorturen ustez, "TSJPV eskuin muturreko elkarte baten zerbitzura jartzen da" erabaki horrekin. "Ez da ulertzen nola TSJPV makurtzen den, bake prozesuaren kontra eskura dituen tresna guztiak, justizia administrazioaren manipulazioa barne, erabiltzeko prest dagoen elkarte baten mesedetara", salatu du ezker abertzaleak.
"Egungo marko legalaren salbuespenezko aplikazioarekin amaitu behar da; justizia administrazioa ezin da sektore atzerakoienen eta inboluzionistenen gotorleku bihurtu eta behingoagatik herritarren oinarrizko eskubideak, tartean adierazpen askatasuna, babesten aritu behar da", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa