Politika
Elkarrizketa Euskadi Irratian
Erredakzioa
Xabier Mikel Errekondo koalizioaren bozeramaileak adierazi duenez, Jonathan Powell eta Martin McGuinnes Euskal Herrian egoteak "nazioarteko agenda politikoaren buruan" jartzen du bake prozesua.
Xabier Mikel Errekondo Amaiurren bozeramailea. Argazkia: EiTB
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Xabier Mikel Errekondo Amaiurren bozeramaileak azpimarratu du Jonathan Powell Tony Blairren kabineteburu ohia eta Martin McGuinnes Ipar Irlandako lehen ministro orde eta Sinn Feinen burua Euskal Herrian egoteak "nazioarteko agenda politikoaren buruan" jartzen duela bake prozesua.
Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, bake prozesuak aurrera jarraitzen du, "inolako zalantzarik gabe", nahiz eta "erakundeek eta ardura hartu beharko luketenekin ez lagundu eta batzuk, gainera, kontra egin".
Hori horrela, prozesuak aurrera jarraituko duela aurreikusi du, "Euskal Herriak eta euskal herritarrek hala nahi dutelako batez ere". "Argi dago, Jonathan Powell eta Martin McGuinnes hemen badaude, nazioarteko agendaren buruan dagoen gaia delako izango dela eta, beraz, nazioartearen babesarekin eta euskal herritarren bultzadarekin, aurrera egiten ari gara", berretsi du.
Era berean, EH Bilduk eta EAJk prozesua sustatzerako garaian "ardura handia" dutela eta "Madrilera begiratu beharrean, Euskal Herrian indarrak batu eta prozesua bultzatzea" aldarrikatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa