Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
Erredakzioa
Gipuzkoako sozialisten buruaren arabera, Pedro Sanchezek "PSOEko militanteen gehiengo zabalak eskatzen duten berrikuntza" ekarriko du.
Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Informazio gehiago (1)
Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak ez du uste EAEko sozialisten idazkari nagusi izateko lehiarik egongo denik, eta Idoia Mendia ikusten dut hautagai bakar gisa.
Arriolak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ateak irekita daude hautagai gehiago aurkezteko; izan ere, gaurtik irailaren 5a arteko epea dago babesa lortzeko, baina oraingoz Mendia da asmoa agertu duen bakarra.
"Dirudienez, Mendiarena da ikusten den hautagaitza bakarra. Baliteke gehiago egotea, badago horretarako aukera. Oraingoz ez dirudi lehiarik izango denik, baina egon liteke", gaineratu du.
Gipuzkoari dagokionez, Araban eta Bizkaian ez bezala, "ez dirudi" Arriolak aurkaririk izango duenik karguan jarraitzeko. "Alderdia oso batuta eta oso sendo dago Gipuzkoan", azpimarratu du Arriolak.
Arriolaren arabera, sozialistek berrikuntza prozesua egin behar dute "Euskadin ezkertiarra den gehiengo sozialarengana eta herritarrengana gerturatzeko".
PSOEren idazkari nagusi berriari dagokionez, Pedro Sanchezek "PSOEko militanteen gehiengo zabalak eskatzen duten berrikuntza" ekarriko duela iritzi dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa