Politika
Kartzela-politika
Erredakzioa
Gobernu espainiarrak aplikatzen duen presoen sakabanaketa aztertuko dute erakunde europarrean, Björn von Sydow eta Andreas Gross Parlamentu-Biltzarreko kideek egindako galdera bati esker.
Europako Kontseilua, bilduta. Iturria: Europako Kontseilua
Euskal presoei aplikatzen zaien espetxe-politika eta, zehazki, sakabanaketa, izan da Europa Kontseiluko Ministroen Batzordeak jasotako galdera baten muina (erakundeak 47 estatu biltzen ditu, EB osatzen duten 28ak ere bai), Gara egunkariak argitaratutako artikulu baten arabera.
Galdera Björn von Sydow eta Andreas Gross Parlamentu-Biltzarreko kideek egin zuten uztailaren 8an, eta presoen senideentzako suposatzen duen "gastua eta arriskua" nabarmendu zuten.
Horren ildotik, Ministroen Kontseiluari galdegin dio zein aukera dauden sakabanaketarekin bukatzeko eta horren inguruan Giza Eskubideen Auzitegi Europarrak emandako epaiak errespeta ditzaten eskatu dute.
Izan ere, gogorarazi zutenez, auzitegi horrek Errusia zigortu egin zuen "Khodorkovsky and Lebedev vs Russia" auzian, eta berretsi egin du "presoak senideengandik urruntzeak Giza Eskubideen Aldeko Europar Konbentzioko 8. artikulua urratzen" duela.
Von Sydowk eta Grossek egindako galderaren arabera, "Espainian 500 euskal preso inguru daude, preso politikotzat jotzen direnak". Giza Eskubideen Auzitegi Europarrak Auzitegi Gorenaren 197/2006 doktrina bertan bahera utzi zuela eta horren arabera aske geratu behar diren presoak aske uztea dagozkien erakundeei eskatu ondoren, zehaztu du "oraindik ere kartzelan dauden presoak, noiz aske utziko dituzten zain, Espainia osotik sakabanatuta" daudela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa