Politika
Ermua
Erredakzioa
Halaber, Euskadiko PPren presidentearen arabera, presoak "ez dira ezinbestekoak Euskadin garai berri bat sendotzeko".
Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak esan duenez, "erailketak uzten duen hutsune handia da terrorismoaren ondorioa, ez dago beste azalpenik", hori dela eta, Iñigo Urkulluri azalpena "ez bilatzeko, eta horrekin ez nahasteko" eskatu dio.
Ermuan, Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia hil zutela 17 urte bete direla gogoratzeko egindako ekitaldian, PPren presidenteak salatu du, halaber,
"batzuek Euskal Herriaren historiaren ustelkeria politikoarekin, sozialarekin eta moralarekin salerosketa politikoa" egin nahi izatea.
Presoak "ez dira ezinbestekoak Euskadin garai berri bat sendotzeko", esan du. Gainera, azpimarratu duenez, ez die utziko zenbait politikari eta iritzi emaileei "PPren gizon eta emakumeek merezi duten errespetua, historia eta izen ona zikintzen".
Ekitaldian, Carlos Urquijo Gobernu zentralak Euskadin duen ordezkaria; Alfonso Alonso PPren Kongresuko bozeramalea, eta Belaunaldi Berrien hainbat ordezkari izan dira. Gainera, Mari Mar Blanco Miguel Angel Blancoren arreba eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren presidenteak hitza hartu du, eta PPri eskerrak eman dizkio "tinko eta irmo mantentzeagatik, eta espetxe-politika ez aldatzeagatik".
"Presoek ez gaituzte kezkatzen, ETAren arazoa dira... eta espero dut azken egunera arte betetzea euren zigorrak", esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa