20:05

Politika

Sakabanaketa

Presoak 'hitza betetzen' ari direla adierazi du Etxeratek

Erredakzioa

Azken egunetan presoen inguruan egindako adierazpenak "zuzentzeko" eskatu dio presoen senitartekoen elkarteak EAJri.

0:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Presoak "hitza betetzen" ari direla ziurtatu du Etxerat presoen senitartekoen elkarteak. Bestalde, azken egunetan presoen inguruan egindako adierazpenak "zuzentzeko" eskatu dio Etxeratek EAJri.

Gainera, alderdi politikoei, batez ere EAJri, "sakabanaketa politika martxan jartzeko azaldu zuten borondatea, sakabanaketarekin amaitzeko ere izatea", eskatu die Etxeratek.

Ostiralero presoen senideak Andaluziara arte daramatzan autobusa abiatu baino lehen, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Itxaso Atutxa BBBko presidenteak iragan astean egindako adierazpenak kritikatu ditu Jone Artola Etxerateko bozeramaileak.

25 urte sakabanaketarekin

"Ostiralero bezala, 25 urte baino gehiago dagoeneko," Bilboko Sabin Etxearen aurrean "senitartekoak agurtu ditugu; autobusean 2.000 kilometro egin behar dituzte, mila joateko eta beste mila itzultzeko, 40 minutuko bisita xumea egiteko", azaldu du Artolak.

"Senideak izateagatik eta maitatzeagatik zigortuta gaude eta, horregatik, Ortuzarren, Atutxaren eta Erkorekaren adierazpenak entzuteak min handia egin digu", onartu du Artolak.

EAJko buruzagiek adierazpenak "presoen senitartekoek bi istripu izan dituzten aste berean" egin dituztela deitoratu du Artolak. Zentzu horretan, istripuen ostean, Ortuzarrek, Erkoreka eta Atutxak "sakabanaketa politika salatu" ez dutela kritikatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena