18:03

Politika

Balizko bilera

Rajoyk eta Masek telefonoz hitz egin dute, bilera bat hitzartzeko

Erredakzioa

Gobernuko presidenteordeak esan duenez, goizeko hizketaldiaren ostean “lan egingo dugu bien arteko bilera bat izan dadin”.

  • Mariano Rajoy eta Artur Mas

    Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Artur Mas Generalitatekoa. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidentordeak ostiral honetan iragarri duenez, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Artur Mas Generalitatekoak telefonoz hizketaldi “adeitsua” izan dute, eta bilera bat hitzartzeko lan egingo dutela gaineratu du.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, balizko elkarrizketa horri buruz galdeginda, presidenteordeak azaldu du goizeko hizketaldiaren ostean “bien arteko bilera bat izateko lan egingo” dutela.

Bilera noiz izango litzatekeen galderaren inguruan, garrantzitsuena “hitz egin dutela” eta biek biltzeko “nahia” dutela nabarmendu du. “Data zehaztu ez ahal izan arren”, Gobernuko iturriek udan ezarri dute eguna.

Bilera horren edukiari dagokioenz, presidenteordeak esan du, gaurko hizketalditik kanpo, Rajoyk “argi utzi” duela zein den Gobernuaren jarrera Kataluniako erreferendumaren harira. “Ezin da beste bat izan, Diputatuen Kongresuak eta Auzitegi Konstituzionalak diotena ezin da urratu”, azpimarratu du.

“Geuretzat autodeterminazio-errefendum hori ezin da eman, eta hori izan da Generalitateko presidenteari beti helerazi zaiona”, azaldu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena