Politika
Barcenas auzia
Erredakzioa
PPko diruzain ohiak "politika eta mafia gauza bera dira" esan zion mafiaburu bati, iaz egindako elkarrizketa batean.
Luis Barcenas. EFE
Luis Barcenas PPko diruzain ohia Italiako mafiarekin negozioak izaten saiatu zen iazko martxoan, asteon atxilotutako mafiaburu batek lagun bati aitortu dionez.
ABC egunkariak jakinarazi duenez, Ciro Rovai da mafiaburu hori. EFE agentziak baieztatu duenez, Barcenasek eta Rovaik iazko martxoaren 25ean hitz egin zuten, baina ez du datu gehiagorik lortu.
Mafiaburuaren eta bere lagunaren arteko elkarrizketa Barcenas espetxean sartu baino bi hilabete lehenago izan zen, telefonoz. Solasaldi horretan, Barcenasek "politika eta mafia gauza bera dira" esan ziola aitortu zion mafiaburuak lagunari. "Limoncelloaren kontuan nire bazkide izan nahi du", gaineratu zion.
Antza denez, mafiaburuak Eurovegasen lagunik ote zuen galdetu zion Barcenasi, eta horrek baietz erantzun zion.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa