10:34

Politika

Bake-prozesua

EAJk 'immobilistatzat' jo du Sorturen, presoen eta ETAren jarrera

Erredakzioa

Espetxe-politikaren harira, Itxaso Atutxak esan du EAJk bere jarrerari eusten diola, “baina presoen egoera hobetu ez bada, urratsak emateari utzi diotelako da”.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak adierazi du ezker abertzalea, presoen kolektiboa eta ETA azken hilabeteotan erakusten ari diren jarrera "arduragabea" eta "immobilista" dela.

Hasier Arraizek EAJri egin zizkion kritikei erantzunez egin ditu adierazpenok Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Sortuko presidentearen aburuz, EAJ "atzera egiten ari da" presoen auziari dagokionez, eta EAJk kartzela-politika ez aldatzearen ardura presoen kolektiboarena dela esan izana "oso arriskutsua" dela esan zuen.

Atutxak nabarmendu du EAJk ez duela kartzela-politikari buruzko jarrera aldatu, eta, beraz, Espainiako Gobernuari egin dizkion eskaerak berretsi ditu. "Presoen munduak urratsak emateari utzi dio argi eta garbi, eta horrek eragiten du euren egoerak hobera ez egitea".

"Bilduk nahiago du Kutxabanken eraldaketari buruzko gaien inguruan aritzea, presoen inguruko kolektiboak eta ETA bera geldi daudela ezkutatzen saiatzeko", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena