17:05

Politika

AHT

AHTren lanetako zementu fabrika 'ilegalak' gelditzeko dio EH Bilduk

Erredakzioa

Ana Karrerek eta Dani Maeztuk salatu dute Eusko Jaurlaritza "Udalak oztopatzen, distraitzen eta haien gaineko presioa egiten" ari dela, "udalaren eskumenak" indarrez hartuz.

  • aht
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Abiadura Handiko Trenaren obretako "zementu fabrika ilegalak" gelditzeko, "proiektuko eraikitzaileei produktua" ematen dietenak.

Ana Karrere Andoaingo alkateak eta Dani Maeztu EH Bilduko parlamentariak Donostian eskaini duten prentsaurrekoan salatu dutenez, AHTren eraikuntza lanetan, "udalen bizkarretik" jarri dituzte fabrika horiek, eta "ez daude AHTren proiektuetan bilduta eta haien aktibitatea legez kanpokoa dela adierazi dute egun desberdinetan Gipuzkoako epaitegi desberdinek emandako hiru epai desberdinek". "Ez dago zalantzarik, fabrika horiek ilegalak dira", azaldu dute.

Zizurkilgo eta Antzuolako udalek espedienteak zabaldu dituzte gaiaren inguruan, eta Andoaingoak jaso du epaia. "AHTren aterkipean zabaldu nahi zen zementu fabrikaren aktibitatea ilegala" dela dio epaiak, Karrerek eta Maeztuk azaldu dutenez.

Haien ustez, "AHTren proiektuaren eta lanaren inguruko opakutasuna eta gure udalen baliabide ekonomiko eta teknikoen urritasuna dela eta, ez da erraza horrelako proiektu baten inguruan irregulartasun larriak atzematea, ikertzea eta argitzea, kasu honetan bezala".

Euskal Trenbide Sarea eta Eusko Jaurlaritza "udalak oztopatzen, distraitzen eta haien gainean presioa egiten" ari direla gehitu dute, eta, "Zizurkilen kasuan bezala, udalen eskumenak indarrez hartzen eta Legeak eta auzitegiek argi utzi dutena betetzera mugatzen diren espedienteak amaitutzat jotzen".

Karrerek eta Maeztuk azpimarratu dute zementu fabriken egoera "argia" dela. "Ez dago aktibitate lizentziarik eta AHTren proiektuak ez du ordezkatzen". Hori dela eta, "arauditik at, lizentziarik gabe aurrera doazen industria ekintzak dira".

Horren harira, ekintza horiekin amaitzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, baita fabrika ilegalak bertan behera uzteko ere.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena