Politika
Udal legea
Erredakzioa
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaieal esan du aurreproiektua erakunde guztien "elkarlanaren eta leialtasunaren adibide" dela.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du udal legearen aurreproiektua erakunde guztien "elkarlanaren eta leialtasunaren adibide" dela, eta hasierako testua "oso ona" dela.
Erkorekak Gobernu kontseiluaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, asteazkenean hasiko dira udal legearen aurreproiektua publikoki erakusten.
Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, irailean txostenak egingo dituzte, eta udazkenerako Gobernu Kontseiluak onartzea eta lege proiektua Legebiltzarrera eramatea espero dute.
Erkorekak Jaurlaritzaren, aldundien eta Eudelen jokabidea txalotu du. Azaldu duenez, legea Jaurlaritzak idatzi behar badu ere, EAEn dauden hiru aginte mailen ekarpenak jasotzen ditu testuak.
Era berean, "ardura instituzionalaren, leialtasunaren eta lankidetzaren2 eredua izan dela azaldu du, eta EAEko erakundeen arkitektura osatzen lagunduko duela.
Zer dio aurreproiektuak?
Erkorekak azaldu duenez, lehenengo sei tituluetan udalen ordenazioa zehazten da lege integral gisa, eta udalek ekintza publikoetan eta finantziazioan duten izaera agertzen da.
Puntuetako batean lurralde eta erkidego mailako legeen idazketan parte hartzeko aukera aitortzen zaie udalei. Bestalde, 17. artikuluan, udalek zehazki dituzten eskumenen zerrenda jarriko dute, lehenengo aldiz.
Udal politika publikoen kontseilua ere sortuko omen dute EAEko hiru aginte mailetako erakundeen eztabaidagune gisa.
Lehen aldiz baita ere, udalek ahotsa eta botoa emateko aukera izango dute Euskal Finantzen Kontseiluan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa