Politika
PSOE
Erredakzioa
Alderdiko kideek nahiz oposiziokoek diputatu sozialistaren lana goraipatu dute. Rubalcabak irailean utziko du politika.
Albisteak (1)
PSOEko buruak, Alfredo Perez Rubalcabak, alderdi guztietako kideen ia minutu bateko txalo zaparrada jaso du gaur Kongresuan, Jesus Posada Ganberako presidenteak parlamentarismoaren figura gisa aurkeztu ostean.
Juan Carlos Erregearen aforamenduaren eztabaida amaitzean hartu du hitza Posadak, eta Rubalcabak eserlekua uzteak "tristura handia" eragin duela azpimarratu du.
Kongresuko presidentea den aldetik, diputatuen ordezkari gisa, PSOEko buruak urte luzez egindako lana eskertu nahi izan du Posadak, diputatu funtzioari "kategoria eta maila" eman dizkiola esanez.
"XXI. mendeko parlamentarismoko figura handitzat hartua izango da beti", adierazi du, eta ia minutu batez, diputatu guztiek Rubalcaba txalotu dute.
Hautagaiek 'zorte ona' opa diote
PSOEko Idazkaritza Nagusirako hautagai Eduardo Madinak "zorte ona" opa dio sozialisten buruari, eta Rubalcabaren kargua uzteko erabakia ulertze duela adierazi du. Madinaren hitzetan, "alderdia aro berri bateko ateetan dago".
"Rubalcabak hartu duen erabakia da eta nik errespetatu eta ongi ulertzen dut", azaldu du Talde Sozialistako idazkari nagusiak Kongresuko korridorean. Gogorarazi duenez, Rubalcabak eskatu zion alderdi sozialistari ezohiko batzar bat egiteko, haren hurrengoa hautatzeko.
"Berak erabaki du atzera pauso bat ematea, eta orain PSOE da etorkizuna, proiektuak, liderrak… erabaki behar dituena", gehitu du diputatu euskaldunak.
Sozialisten Idazkaritzarako beste hautagaiak, Pedro Sanchezek ere, ibilbide berrian "zorterik onena" opatu dio Rubalcabari, eta "politikako erraldoi" horren ostean, "belaunaldu berri bat" datorrela adierazi du, "lekukoa jasotzeko prest".
Diputatu madrildarrak "errespetua eta begirunea" erakutsi ditu oraindik PSOEko lider denarekiko, eta "Espainiari on egin dion politikari handi bat" dela esan du. Aipatu duenez, lagun batek eman dio Rubalcabaren erabakiaren berri.
"Rubalcaba animali politiko bat da, Espainiaren eta alderdi honen alde izugarri egin duen politikari erraldoi bat", azpimarratu du.
Oposizioak Rubalcabari 'errespetua' erakutsi dio
Popularren parlamentuko bozeramaile Alfonso Alonsok adierazi duenez, Rubalcabak politika uztean, Parlamentuak "galdu" egingo du, Kongresuko diputatuen "berezko" erreakzioak erakutsi duen moduan, txaloekin omendu baitute sozialistaren ibilbidea eta lana.
"Asko erakutsi digu Rubalcabak", esan du agintari popularrak, eta Kongresuan egindako ekarpenekin, sozialistak Talde Popularraren "errespetua" lortu duela azaldu du. Gainera, diputatu izateari utzi arren, Rubalcabak politikan jarraitzea nahiko lukeela aitortu du Alonsok. "Estatuarentzat beharrezkoa izaten jarraitzen duen gizon bat da", azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa