Politika
Epaiketa
Erredakzioa
Arnaldo Otegi eta bost urte kartzelan daramatzaten beste lau auzipetuen epaiketa baliorik gabe utzi edo zigorrak berretsi ditzakete. Hemendik bi astera bilduko dira berriz.
Arnaldo Otegi en el juicio del caso Bateragune. Foto: EiTB
Bateragune auzia eztabaidagai izan da Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkuran. Arnaldo Otegi eta bost urte kartzelan daramatzaten beste 4 auzipetuen epaiketa baliorik gabe utzi edo zigorrak berretsi ditzakete, baina ez dute akordiorik lortu. Hemendik bi astera bilduko dira berriz.
Bateraguneko bost auzipetuek bost urte daramatzate kartzelan preso ETAren aginduetara Batasuna berregiten saiatzea leporatuta. Zigorraren hiru laurdenak beteta dituzte guztiek.
Bateraguneko auziperatuen helegiteak gai zerrendan dituela bildu da Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkura. Arnaldo Otegi eta beste lau auziperatuek ETAren aginduetara ezker abertzalea berrantolatzeagatik daude espetxean eta epai horren mamia, zuzena izan ote den aztertzekoa dute Konstituzionaleko 11 majistratuek.
Zigorra berrestea ala absoluzioa aukeren artean, ezin jakin gaur hartuko duten azken erabakia ala hurrengo plenorako geratuko den gaia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa