19:03

Politika

Barcenas auzia

Ruiz Mateos Barcenasen bankuko sei kontuen titularra da

Erredakzioa

Enpresaburu eta eurodiputatu ohia Genevako (Suitza) Dresdner Bankeko sei kontuen titularra da. PPko altxorzain ohiak diruaren zati bat banku horretan pilatu zuen.

  • Jose Maria Ruiz Mateos enpresaburua eta eurodiputatu ohia. Artxiboko irudia: EFE

    Jose Maria Ruiz Mateos enpresaburua eta eurodiputatu ohia. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Maria Ruiz Mateos enpresaburua eta eurodiputatu ohia Genevako (Suitza) Dresdner Bankeko sei kontuen titularra da, Jean Bernard Schmid Genevako fiskalak Suitzako telebistan (RTS) azaldu duenez. Luis Barcenas Alderdi Popularreko altxorzain ohiak diruaren zati bat banku horretan pilatu zuen. Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailea kontuak ikertzen ari da.

"Espainiako Justiziari informazioa bidali diogu dagoeneko, beste auzi baten markoan. Xehetasunak eskuetan dituzte", adierazi du fiskalak RTS telebistan.

LGT Bank (Dresdner) bankuari pertsona identifikatzeko eskakizuna luzatu zien Ruzek Suitzako buruzagiei maiatzaren 14an. Sei kontuen titularra identifikatzeaz gain, kontuetako "diru-sarrera, ahaldun, transferentzia eta mugimenduen" agiriak eskatu zituen Espainiako epaileak.

Titularraren nortasuna ezagutzen ez zuela ziurtatu zuen Luis Fraga PPko senatari ohiak maiatzaren 28an, Ruz epailearen aurrean. "Misterio bat da, X jauna nor den ez dakit. Ez dakit nor den hirugarren gizona", adierazi zuen, iturri juridikoen arabera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Barcenas auzia

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena